Euskararen Gramatika

31.2.3. Korrelaziozko erlatibizatzea: galdera hitza (+bait-/-n), anafora [Zu nora (baitzoaz/zoazen), hara(xe) (noa) ni]


31.2.3. Korrelaziozko erlatibizatzea: galdera hitza (+bait-/-n), anafora [Zu nora (baitzoaz/zoazen), hara(xe) (noa) ni]

31.2.3a Beste alde batetik, bada beste joskera mota bat perpaus erlatibo arrunten balio semantiko bera izan dezakeena, baina bestelako egitura ageri duena, bi zatitan banatua; lehenbiziko osagaian, galdera hitz bat baliatzen da inkognita balioko erreferentetzat, eta bigarrenean, berriz, haren inkognita- erreferentzia bereko anaforaz erantzuten: hark zer [X edo Y] eskaini (baitizu/dizun), huraxe [X edo Y] onartu.

31.2.3b Adibide horretako parentesiak adierazten duen moduan, bertsio jokatua eta jokatugabea ditugu; horretaz gainera, ohikoa da osorik isildurik geratzea adizkia, hala nola esapide gisako askotan: eguzkia nora, zapiak hara (erlatibo jokatugabetzat hartuko ditugu horrelakoak). Konparatistek dioskutenez, oso prozedura zabaldua da hori (korrelaziozko erlatibatze delakoa) munduko hizkuntzen artean. Zenbaitek areago ere badiote: egitura horren bilakabidetzat ez ote diren hartzekoak gainerako erlatibo motak; honelatsu, alegia, euskaraz:

zer sari (X) eskaini dizun, sari hori (X)

(sari bat, X) eskaini dizun sari hori (X)

zer sari (X) eskaini baitizu/dizun, sari hori (X)

sari hori (X), zeina (X) hark eskaini baitizu/dizun

31.2.3c Perpaus erlatibo jokatugabeetan kausi daitezke korrelaziozko egiturak, bereziki errefrau eta esaeretan: kea nora, haizea hara.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper