Euskararen Gramatika

28.4.6. Eta juntagailuaren tokia


28.4.6. Eta juntagailuaren tokia

28.4.6a Juntagailuak juntagaien artean kokaturik egoten dira. Gramatikariek aztertu izan ohi dute hizkuntza bakoitzean juntagailua zeri loturik doan estukien, lehenengo juntagaiari (bere ondoren ezarriz), edo bigarren juntagaiari (aurretik jarriz). Euskarari dagokionez, gainerako juntagailuekin gertatzen den bezala, eta-ren tokia bigarren juntagaiaren aurrekoa da231. Zenbaitetan, ordea, juntagai bakarraren ondoren ageri zaigu. Adibidez, bigarren juntagaia zehaztu nahi ez denean: —Nor ikusi duzu kalean? — Amona eta… Zalantza dugunean nola jarraitu: Errozu eta … ez girela eta … nehundik jiten ahal! (Lafitte), edo harridura adierazteko: Nola hazi zaren! Aita adinakoa egin zara eta!232.

Eta juntagailua lehen perpaus juntagaiari atxikia denean, aldiz, kausa adierazten du askotan: Bista nekatua omen du, egun osoa paper artean ematen du eta. Beste batzuetan, berriz, denborazko balioa hartzen du, edo kontzesiozkoa, edo baldintzazkoa… Hona adibideak, hurrenez hurren: Kruzifika ikhus eta / orhit adi orduian (Etxepare); Zuek, beraz, gaiztoak izan-eta, balin badakizue gauza onen ematen haurrei…! (Duvoisin); Halakoa utzi eta / non dukegu bertzia (Etxepare).

Laguntzailerik gabeko aditzari atxikia ere aurki daiteke, kausa, baldintza eta abar adieraziz: Bere tripako minen berri norbaiti eman nahi eta, Baionako izeba bati igorri zion gutun bat, zer gertatzen zen erraiteko (X. Arbelbide); Txirritak jakin ez eta, nire anaiak kopiatu zizkion bertsoak (A. Zavala); Hi bezala, sudurretik norbaitek ni ere ereman behar eta, nahiago diat apezek eta gizon zuhurrek eraman nazaten… (Barbier).

28.4.6b Eta juntagailuaren tokia dela eta, bada argitu beharreko beste auzi bat ere: ere diskurtso markatzailearekin batera erabiltzean sortzen diren molde desberdinei dagokiena —baita ere, eta…ere bai, esaterako—. Hona adibide batzuk: Ateratzen dira Andres eta Malen, eta baita ere haien atzetik Joxe-Mari eta Anttoni (B. Mokoroa); Horrelaxekoa duzue kopenhagetarrek, eta Kurlowicz’ek, eta baita ere, hizkuntza tipologiari buruz, Jakobson’ek, maiz ahotan hartu duten delako isomorfismoa (Mitxelena); Ez da asmo eta burubide txarra: baina ezta erreza ere (Erkiaga); Badu euskarak hitz sorbide ugari, baina baita ere huts nabarmen bat bederen aldameneko hizkuntzen ondoan (Mitxelena). Molde eta adibide horietan guztietan juntagailua dagoen neurrian, honek bere lekua, juntatzen duen osagaiaren burukoa, gorde beharko luke. Hala ere, adibideak ikusirik badirudi eta-k bere benetako balioa galdu duela; bestela ezin uler liteke emendiozko juntagailua bi bider errepikatzea —eta baita ere—; are gutxiago aurkaritzako juntagailuarekin batera agertzea —baina baita ere—. Horrelako egituretan emendiozko juntagailua bai-ren indartzaile soil bihurtu dela esan genezake. Hala balitz, bai ere esateko modu indartuxeagoa baino ez litzateke baita ere. Horixe bera gertatzen da azken batean edo/edota juntagailu hautakarietan, baizik/baizik eta aurkaritzakoetan, zeren / zeren eta kausazko lokailuan eta abar.

28.4.6c Hala ere, ohart gaitezen baita beti aurreko juntagailuaren ondo-ondoan doala (edo buruan, juntagailurik agertzen ez denean); inoiz ez lokailuek ohi duten bezala, perpaus barruan, mintzagai den osagai baten ondoren, edo perpausaren amaieran. Beraz, azken urte hauetan ugalduz joan zaizkigun hauek ezin dira ontzat eman: *Ikastoletan banatuko dira baitare; *Etorriko da baita ere Manu; *Ene arrebak baita ere emango dio; *Badut nik baita ere horrelako erlojua; *Esan diot baita ere joango naizela; *Antzerkia ere baita hasi da; *Ez gaitu gu ezta ere ezagutzen; *Pilotari onak dira; txirrindulari trebeak baita.

231 Gaiaz ikuspegi orokorragoa azaltzen da § 28.7 atalean (“Juntagailuak eta Buru- parametroa”).

232 Juntagailu gehiagorekin ere gertatzen dira antzekoak: bigarren juntagaia azaltzen ez denean, balio eta adierazkortasun desberdineko moldeak eta esapideak osatzen dira.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper