Euskararen Gramatika

26.3.3. Adizki laguntzaileak


26.3.3. Adizki laguntzaileak

26.3.3a Euskararen denbora-aspektu-modu sistemako adizki analitiko nagusiak honako sei aditz laguntzaile hauekin osatuak dira: izan, *edun, *edin, *ezan, egin eta -iro-. Euskara batuan lehenbiziko laurak baizik ez dira erabiltzen —egin mendebaldeko hizkerei mugatua da eta -iro- ekialdekoei—. Egitura intrantsitiboetan, izan eta *edin ditugu; trantsitiboetan, aldiz, *edun eta *ezan. Gorago erran dugun bezala, *edin, *ezan —eta -iro-— aditzek erabilera beregain oro galdua dute: ez dira ez adizki sintetiko gisa erabiltzen, ez adizki jokatugabe gisa. Preseski, haien aipamenezko forma izartxo batekin markatzen dugu ez baita lekukotua eta erabiltzen dugun forma berreraikia baita. Haatik, izan eta *edun-en adizki sintetikoak oraindik erabiltzen dira —*edun bereziki ekialdeko hizkeretan—: Martin herri honetako alkatea da; Martinek etxe ederra du. Izartxo batekin markatzen dugu *edun ere bai, haren aipamenezko forma nehon lekukotua ez izanik, forma berreraikia erabiltzen baitugu. Laguntzaile horien ororen paradigmak kontsultatu nahi dituen irakurleak EGLU-II eta Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna (EGPB) liburuetan eta 78. arauan aurkituko ditu.

26.3.3b Izan eta *edun laguntzaileek [-tu], [-t(z)en] eta [-tuko] adizki jokatugabeekin elkartuz osatzen dituzte adizki analitikoak. Haatik, *edin, *ezan —eta -iro-— aditzoinarekin elkartzen dira ekialdean eta euskara batuan (mendebaldean eta erdialdean, berriz, partizipioarekin, ikus § 25.1.1a, § 25.1.1b): etortzen naiz, etorri naiz, etorriko naiz vs etor gaitezen; ekartzen dugu, ekarri dugu, ekarriko dugu vs ekar dezakegu. Taula honetan, adizki nagusien eta laguntzaileen arteko banaketa biltzen dugu:

Adizki nagusiaren forma

Intrantsitibo

Trantsitibo

[-tu], [-t(z)en] eta [-tuko]

izan

*edun

Aditzoina

*edin

*ezan

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper