Euskararen Gramatika

26.2.1. Sarrera


26.2.1. Sarrera

26.2.1a Kapitulu honen hasieran erran den bezala, euskal aditz gehienak adizki analitikoen (perifrastiko ere deituak gramatiketan) bitartez jokatzen dira, eta jokabide sintetikoa (trinko ere deituak) arras bazterrekoa da. Hauek dira, gaur egun, adizki sintetikoak dituzten aditzak: atxiki, eduki, egin, egon, ekarri, eman, entzun, eroan/eraman, erabili, eritzi, erran/esan, etorri, etzan, ezagutu, ibili, ikusi, *io, iraun, irudi, izan, jakin, jardun, jario, jarraiki, joan, ukan. Hauez gain, Euskal Aditz Batua izeneko liburuan (Euskaltzaindia 1979) erakutsi, erauntsi, erosi, eutsi, igorri, ihardetsi, iharduki, irakatsi, utzi aditzak ere aipatzen dira; baina testu zaharretan han-hemenka erabiltzen badira ere, azken mendeetan oso arraroak dira haien agerraldiak.

26.2.1b Lehen begi-kolpean multzo erlatiboki handia iruditu arren, ez da bere horretan hartu beharreko zerrenda, aipatzen diren aditz guztiek ez baitute erabilera-hedadura bera. Lehenik, desberdintasun handiak ditugu euskalkien arabera: oro har, mendebaldean eta erdialdean, ekialdean baino aditz gehiagok eutsi diote beren forma sintetikoari. Gero, testu moten eta komunikazio-egoeren arabera ere, batzuk beste batzuk baino ezagunagoak eta erabiliagoak dira; adibidez, literaturan eguneroko mintzoan baino ikusiagoak dira atxiki, eritzi, erran/esan, ikusi, jario, jarraiki aditzen forma sintetikoak. Azkenik, kontuan izan behar dugu zerrendako aditzen artean biziki guti direla paradigma osoak, hau da, pertsona, denbora eta modu guztietan forma sintetikoak dauzkatenak; multzo horretakoak dira egon, etorri, izan, joan, ukan aditzak. Hauen ondoan, pertsona bakar batzuekin, aldi eta modu bakar batzuetan erabiltzen diren sintetikoak ugariagoak dira: adibidez, iraun eta jario aditzen forma sintetikoek 3. pertsonako subjektua dute beti, eta orainekoak edo iraganekoak baizik ez daitezke izan —hau da, ez dute aginterazko ezta ahalerazko formarik ere—. Bistan dena, edozein euskalduni erraza zaio desagertuak —eta lekukotugabe— diren paradigmen berrosatzea, eta hala egin genuen EGLU-II liburukian iraun, atxiki, entzun, ezagutu, jardun, iharduki, ikusi, irudi aditzen paradigma osatuak aurkeztu genituenean. Adizki sintetikoen paradigmak ikusi nahi dituenak delako liburura jo beza.

26.2.1c Adizki sintetikoak ez daitezke esaldiaren hastapen absolutuan ager inolako partikularik gabe: **dakit, **dator ekaitza. Hortaz, normalean ba- aurrizkia gehitzen zaio adizkiari (badakit; badator ekaitza) edo adizkia bigarren posiziora mugitzen (hau dakit; ekaitza dator). Murriztapen horren salbuespena agintera dugu, horretan adizkia esaldiaren hastapen-hastapenean kokatzen baita: hago isilik! (vs isilik hago/bahago isilik indikatibozkoak); zaude etxean! (vs etxean zaude/bazaude etxean indikatibozkoak); zatozte hona! (hona zatozte/bazatozte hona indikatibozkoak). Aginteratik kanpo, indikatiboan salbuespen pare bat biltzen da literaturan, *io aditza eta nago …-en(etz)/(-e)la esapidea, hain zuzen: Diot nik, adiskide gazte, honekin bat etorriko zarela (Salaburu); Nago ez dudanez gorago idatzi Baionako bi urteetan gertatu gauzetaz ez nintzela kasik oroit (Aintziart); Nago ez zarela ezeren beldur (Zubizarreta).

Gorago ikusi dugu adizki jokatuek aldi eta modu markez gain pertsona eta numero komunztadura markak ere hartzen dituztela. Esandakoa errepikatu gabe, alde batetik aldia eta aspektua (§ 26.2.2), eta bestetik modua eta modalitatea (§ 26.2.3) ardatz harturik, ohar zenbait eginen ditugu adizki sintetikoen berezitasun zenbait agerian emateko. Pertsona eta numero komunztadura ez ditugu aipatuko adizki sintetikoek ez baitute adizki analitikoetako laguntzaileetatik bereiziko luketen berezitasunik ez beren osaeran, ezta beren erabileran ere (ikus § 26.1.6 eta § 26.1.7).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper