Euskararen Gramatika

26.2.2. Aldia eta aspektua


26.2.2. Aldia eta aspektua

26.2.2a Gorago erran dugun bezala, adizki sintetikoek, adizki analitikoetako laguntzaileek bezala, oraineko eta iraganeko aldietako paradigmak dauzkate: dator, dakar; zetorren, zekarren. Alabaina, adizki batzuen emankortasun falta dela kausa, kasu zenbaitetan aldi bateko adizkiak besterik ez dira gorde: adibidez, entzun eta ezagutu aditzek oraineko adizkiak dakartzate testu klasikoetan, baina ez iraganekorik.

26.2.2b Antzina euskalki guztiek orainaldiaren eta geroaldiaren arteko bereizketa morfologikoa zuten adizki sintetikoetan, biak aldi oraineko adizkiak izanagatik, geroaldikoak -te/-ke atzizkia beretzen zuelako: Beste bategaz ezkondu arren, / uste badozu oba dala, / errazoaz desakezue : / la bella mal mariada (Lazarraga) ‘esango dizute’; Hogei urtetan eztena, hogei eta hamarretan eztakiena, eta berrogeietan eztuena, da jagoiti eztatena, eztakikena eta eztukeena (Oihenart). Gaur egun zuberera da delako usadioa mantendu duen bakarra; alabaina, gorde dituen sintetikoak ere izugarri urriak izanik, izan eta *edun aditzen geroaldiko sintetikoak baizik ez dira biltzen ahozko jardueran: etxen niz vs bihar mendian nizate; gaitzeko marranta dut vs hotz niz, bihar gaitzeko marranta duket. Oposizio morfologiko hau galdurik, hizkera askok aldi oraineko adizkiak erabiltzen dituzte etorkizunari erreferentzia egiteko: Bihar etxera noa; Bihar lanean zaude egun osoan?

26.2.2c Lehenago esan den moduan (§ 26.1.4.2e), adizki sintetikoek ez dute aspektuaren marka ageririk; ez dira hargatik hutsak aspektuari dagokionez. Hala orainean, nola iraganean puntukaritasuna adieraz dezakete: Pello eta lagunak oraintxe datoz; Esneketariak esne freskoa dakar; Hegazkina hodeien gainetik doa; Oreinak hariztoian zebiltzan ehiztariak ikusi zituelarik; Futbolari gaztea auto gorrian zetorren. Halaber, ohituraren balioa har dezakete: Kiroldegira doa egunero; Goizero dator bere amarengana. Batzuetan ohi partikulaz lagundurik agertzen da adizkia, ohituraren markatzeko: Oreinak haritzen artean ohi dabiltza. Haatik, progresiboa eta aspektu burutua adierazteko, paradigma sintetiko emankorra duten aditzek ere ezinbestean jo behar dute forma analitikoetara: Oreinak haritzen artean ibiltzen ari dira/ziren (progresiboa); Oreinak haritzen artean ibili dira/ziren (aspektu burutua).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper