Euskararen Gramatika

26.1.5.3. -ke atzizkia


26.1.5.3. -ke atzizkia

26.1.5.3a Ezbairik gabe, modu markatzailerik hedatuena -ke atzizkia da (-teke forma du izan eta *edin aditzen NOR paradigman: naizateke/naiteke, dateke/daiteke, nintzateke/ninteke, zinatekeen/zintezkeen). Izan ere, oraineko eta iraganeko aldietako adizkiek beretu dezakete, baita alegiazkoek ere: dateke/zatekeen/liteke; dakarke/zekarkeen/lekarke; duke/zukeen/luke. Halaber, bai adizki sintetikoei, bai analitikoetako laguntzaileei heda dakieke: datorke, etortzen dateke, etorri dateke, etor daiteke; zekarkeen, ekartzen zukeen, ekarri zukeen, ekar zezakeen; lekike, jakin lezake

26.1.5.3b Alabaina, forma hauetan guztietan ez du betekizun bera. Euskara modernoan, hiru balio modal hauek dakartza: (i) alegia, (ii) ahalera, (iii) modalitate epistemikoa (ikus § 10.4.1 eta § 26.6.3.2). Gorago erakutsi dugu baldintzazko protasitik kanpo alegiazko formek -ke atzizkia nahitaezkoa dutela (nintzateke; luke; letorke; lioke…); bestela erranik, -ke atzizkia alegiaren markatzailea da. Gisa berean, ahalerazko adizki sintetikoek eta [aditzoina + *edin, *ezan] adizki analitikoa oinarri dutenek -ke beharrezkoa dute: datorke; etor daiteke; egin dezaket; joan zintezkeen; sal zenezakeen. Azkenik, ekialdeko hizkeretan —baina antzina euskalki gehiagotan ere hala zen—, -ke atzizkia modalitate epistemikoaren mailakoa da; hizlariak kontatzen duenarekiko ziurtasunaz zer iritzi duen islatzen du. Zehatzago, -ke atzizkia, segurtasunik gabe mintzo garelarik, erraten dugunarekin halako distantzia baten hartzeko erabiltzen da: Ana bere lagunaren etxean dateke (‘ziurrenik Ana bere lagunaren etxean da, baina ez naiz segur’); Aitorrek portuan lan egiten duke (‘ziurrenik Aitorrek portuan lan egiten du, baina ez naiz segur’); Haurrak bart egin zituzkeen etxeko lanak (‘ziurrenik haurrak bart egin zituen etxeko lanak, baina ez naiz segur’). Beherago ikusiko dugu ez dela modalitate epistemikoaren adierazpide bakarra (§ 26.6.3.2). Euskara zaharrean, betekizun modal horiez gain denborazkoa ere bazuen -ke atzizkiak, geroaldiari erreferentzia egiteko erabiltzen baitzen. Hura bereturik oraineko adizkiek gertakaria geroaldian kokatzen zuten: Hogei urtetan eztena, hogei eta hamarretan eztakiena, eta berrogeietan eztuena, da jagoiti eztatena, eztakikena eta eztukeena (Oihenart). Orobat, aginterazko adizkiei gehiturik etorkizunean betetzeko agindua ematen zen: Zagokez isilik (RS); Jentil onbrea, ona çatozque/ gura banoçu gozadu (Lazarraga).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper