Euskararen Gramatika

26.1.4.1. Aspektu lexikala eta predikatuaren mailakoa


26.1.4.1. Aspektu lexikala eta predikatuaren mailakoa

26.1.4.1a Erran bezala, aspektu lexikala (edo aktionsart) aditzak bere baitarik dakarren aspektuari dagokio. Hauek dira aditzetan aurkitzen diren aspektu-oposizio nagusiak224: estatibo/dinamiko, teliko/ateliko, puntual/iraunkor (Comrie 1976).

Aditz estatiboek deskribatzen duten egoeraren fase guztiak berdinak dira; ez da aldaketarik, ez mugimendurik, eta egoera horrek berenaz jarraitzen du horretarako indar berezirik egin gabe. Halakoak dira, besteak beste, jakin, ulertu, ikusi, entzun, maitatu, ukan aditzak. Aditz dinamikoei dagokienez, aldaketak eta fase desberdinak daude; ez du berenaz jarraitzen, hau da, jarraitu ahal izateko indar berezi bat egin behar da. Mota horretakoak dira, adibidez, laster egin, igeri egin, irakurri, jan, erre, borrokatu aditzak.

Aditz telikoek badute hastapen bat eta bukaera bat (gehi, normalki, egoera aldaketa bat); atelikoek, berriz, ez dute bukaerarik. Aditz estatiboak atelikoak dira; baina dinamikoen artean telikoak (egin, etorri, kendu, ito) edo atelikoak (ibili, jostatu) izan daitezke.

Aditz puntualek denboran irauten ez duen gertakari bat deskribatzen dute; hau da, barne egiturarik ez duen gertakari bat, momentukoa dena. Mota horretakoa da iritsi aditza; Mendi puntara iritsi da erraten dugunean, heldu baino lehenagoko egoera ez da iristen ari. Lehenago igo edo ibili prozesuak ditugu, eta momentu batean iritsi. Haatik, aditz iraunkorrek denbora-tarte bat irauten duen gertakari bat deskribatzen dute, adibidez, ibili edo igo aditzak.

26.1.4.1b Agerian eman berri ditugun oposizioak gurutza daitezke: oro har, aditz estatiboak eta dinamikoak atelikoak diren neurrian, iraunkorrak dira (egon, izan, ezagutu; ibili, igeri egin, irakurri). Gisa berean, aditz telikoak puntualak (iraupenik ez, zapartatu, agertu, iritsi) edo iraunkorrak (iraupentxo bat bederen, adibidez urtu, idortu, sendatu, ikasi) izan daitezke.

26.1.4.1c Gorago erran dugu aspektuaz ari garenean aditzaren lexikoaren mailako aspektua eta predikatuaren mailakoa bereizi behar direla. Izan ere, aditzak bere argumentuekin duen harremanak gertakariaren aspektua ezartzen du. Hopper & Thompsonek (1980) erakutsi dute trantsitibotasunak, hau da, aditzak objektu bat izateak, eta definitutasunak, zehazkiago, aditzaren objektua definitua izateak, telikotasuna ekartzen dutela. Ororen buru, aditz asko atelikoak dira intrantsitibo direnean, eta telikoak trantsitibo direnean. Adibidez, kantatu aditza atelikoa da objekturik gabe edo objektu indefinitu batekin erabilia delarik: Jon abesten ari da; Jon kantuak abesten ari da. Objektu definitu batekin, berriz, prozesu telikoa adierazten du: Jon kantu bat abesten ari da; Jon bi kantu abesten ari da. Gisa berean, Jonek idatzi du atelikoa da (ez dakigu idazketa-lana bukatu duen), baina Jonek gutuna idatzi du telikoa (gutunaren idazketa bukatu du) (Chung & Timberlake 1985).

224 Sailkapen honek Vendler-ek (1967) proposatu zuenarekin bat egiten du; hark lau sail nagusitan banatu zituen aditzak: egoerak, jarduerak, burutzapenak eta erdiespenak.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper