Euskararen Gramatika

26.1.3. Aldi motak


26.1.3. Aldi motak

26.1.3a Solasaldiaren unea erreferentzia-puntutzat daukan aldiari aldi absolutua erraten zaio (Comrie 1976). Bizkitartean, euskaraz eta hizkuntza askotan, aldi absolutu-erlatiboak ere badaude. Hauetan, testuinguruak ezartzen du erreferentzia-puntua: adizkiek badute denbora-erreferentzia bat, solasaldiaren unea aitzin edo ondotik finkatua, baina kontatzen duten gertakaria erreferentzia- puntu horren arabera kokatzen dute —ez (soilik) solasaldiaren unearen arabera—. Halakoa da pluskuanperfektua: erreferentzia-puntua solasaldiaren unea baino lehen finkatua du, hau da, iraganaldian; baina deskribatzen duen gertakaria delako iraganaldiko erreferentzia-puntu hori baino lehen agitu da:

Illustration

Adibidez, Ordu bietarako Pello etxera heldua zen esaldian, ordu bietarako adberbioak erreferentzia-puntu bat ezartzen du iraganaldian, eta adizkiak Pello erreferentzia-puntu hori baino lehen heldu zela adierazten du. Halaber, Heldu nintzenerako Pello joana zen esaldian, heldu nintzenerako perpausak, hots, ni heltzeak denbora-muga markatzen du iraganaldian, eta Pelloren joatea muga hura baino lehen kokatua da.

26.1.3b Geroaldiko perfektua beste aldi absolutu-erlatibo posiblea da: Hilabete honen bukaerarako, etxea saldua izanen dut esaldian, adberbioak etorkizunean finkatzen duen denbora-muga baino lehen (hau da, hilabetearen bukaera) kokatua da geroaldiko gertakaria (hau da, etxearen salmenta).

Illustration

Ororen buru, aldi absolutibo-erlatiboei esker, gertakariak kronologikoki antola eta konta daitezke.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper