Euskararen Gramatika

25.4. Partizipio prospektiboa


25.4. Partizipio prospektiboa

Partizipio prospektiboa partizipioari -ko atzizkia gehituz eratzen da: lagunduko, ikasiko, ekarriko, zapuztuko, beteko… Partizipioa -n-z amaitzen bada, atzizki horrek -go forma hartzen du: jango, izango, esango, irtengo… Aldiz, -l-z amaitzen bada, -ko nahiz -go, biak dira zilegi. Ekialdean, partizipioa -n /-l-z amaitzen direnekin -en atzizkiaz baliatzen dira partizipio prospektiboa erdiesteko: jinen, ukanen, hilen… (ikus Euskaltzaindiaren 85. araua: “Adizki perifrastikoetako adizki nagusiaren forma”).

Delako forma jokatugabearen erabilera izugarri mugatua da; euskararen geroaldiko forma nagusia den [-tuko + izan/*edun] adizki analitikoan baizik ez da erabiltzen: etorriko da; eginen/egingo du (ikus § 26.3.2.3, § 26.6.1.3). Gerta liteke, laguntzailea isildurik, bakarrik agertzea: geroak erranen; ageriko; gero ikusiko. Ez dezagun azken erabilera hori nahas § 25.2.4a atalean aipatu erlatibo laburtuekin (Pellok aipatuko gizona; Atzo erosiko edariak).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper