Euskararen Gramatika

25.1.5. Aditzoina oinarri duten adizki analitikoak


25.1.5. Aditzoina oinarri duten adizki analitikoak

25.1.5a Aditzoina oinarri duten adizki analitikoak urriak dira. Euskararen lehen testuetatik, *edin, *ezan, eta -iro- laguntzaileekiko adizkiak baizik ez dugu aurkitzen, eta gainera, azken mendeetan, hauen erabilera-eremuak murriztuz joan dira. Hamaseigarren mendean, euskalki guztiek [aditzoina + *edin] eta [aditzoina + *ezan] —mendebaldean [partizipioa + egin]— adizkiak erabiltzen zituzten iraganaldi burutua adierazteko (askotan aoristo gisa izendatu dira forma horien iraganeko erabilerak): Unaiok arri zitean, gaztaeok agir zitean ‘haserretu ziren, agertu ziren’ (RS); Iaigi zidin nagia, erra zizan uria ‘jeiki zen, erre zuen’ (RS); Zerutika iautsi zedin harzaz amoraturik ‘jautsi zen’ (Etxepare); Bere desobedientziaren kausaz hiragun zekion, eta abominazionetan eta begitan har zezan ‘hiragundu zitzaion, hartu zuen’ (Leizarraga). Gaur egun, adizki analitiko hauek indikatiboaz bestelako moduetan erabiltzen dira, hau da, subjuntiboan (nahi dut etor dadin / egin dezan), aginteran (jeiki hadi; kanta ezak), ahaleran (etor naiteke; esan dezaket) eta baldintzan (etor baledi, esan niezaioke) (ikus § 26.3.5, § 26.6.2). Ekialdeko euskalkietan lekukotzen den [aditzoina + -iro-], berriz, ahaleran baizik ez da erabiltzen (§ 26.6.3.1): Ez dirot onar erran duzuna.

25.1.5b Lehen pertsonako jusiboan, hau da, lehen pertsona pluralari agindu bat zuzentzen zaionean, [aditzoina + *edin] eta [aditzoina + *ezan] —mendebaldean [partizipioa + egin]— adizki analitikoak erabili ohi dira: Mintza gaitezen; Ikus dezagun. Preseski, forma hauekiko analogiaz, ekialdeko mintzoek [dugun + aditzoina] egitura garatu dute aditz trantsitiboekin: Dugun ikus; Dugun kanta… (ikus § 26.1.5.4).

25.1.5c Aditzoina arazi oinarri duen egitura arazleetan ere erabiltzen da (§ 23.2.1.2 eta Euskaltzaindiaren 23. araua, “Arazi”): Libro nintzela sinetsarazi nahi zidaten; Amak semeari egia aitorrarazi zion.

Ororen buru, euskarak dituen hiru adizki jokatugabeen artean, aditzoina da erabilera mugatuena duena. Izan ere, testuinguru urrietan agertzeaz gain, euskalki gutik begiratu dute. Perifrasiek ere emankortasun oro galdua duela erakusten dute: euskara historikoan sortu diren perifrasi berriek noiz partizipioa, noiz aditz izena dute oinarri, baina nehondik ere ez aditzoina.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper