Euskararen Gramatika

25.1.4. Aditzoina mendeko perpausetan


25.1.4. Aditzoina mendeko perpausetan

25.1.4a Errefrauetan aditzoinak usu ageri dira erlatibozko perpausei dagozkien itzulietan: Otsoa non aipa, han gerta (Oihenart); Non fida, han gal (Oihenart). Mendebaldean, testuinguru honetan ere partizipioa erabiltzen da: Non gertatu, an ostatu (Azkue).

25.1.4b Zenbait predikatuk onesten dituzten zehar-galdera jokatugabeetan, aditzoina erabiltzen da ekialdeko euskalkietan eta partizipioa, berriz, mendebaldekoetan: Ez dakit nondik sar; Ez dakit har ala utz; Dudan nago zuri sal edo hari eskaint; Ez dakit zer oldoztu be; Dudan nago hemen gelditu ala zurekin joan; Esplikatu zigun nola erabili. Badirudi molde horretako zehar-galderak forma jokatu bat erabiliz adieraziko bagenitu, modu morfema batez baliatuko genukeela: Ez dakit nondik sartu behar dudan; Ez dakit nondik sartzen ahal naizen. Hala ere, ez da horrelakorik gertatzen mendeko perpaus hauek izan, egon, *edun, eduki aditzen hedamenak direlarik: Banikek, to, hiri zer ihardets (Oxobi); Badugu, engoitik, zer pentsa eta zertaz grina; Dena dela, han ere bada zer hobetu eta zer aldatu (Zuazo). Partizipioa molde honetan erabilia denean, artikulua ere har dezake edo partitibo bihur daiteke: Ez, ez dauka zer ikusirik Stendhalek eta Calvinok, bakoitzak oso bere moldera, ordezkatzen duten eklektizismoarekin (Lertxundi); Baina post-data irakurtzeak zer pentsatua eman zion (Urteaga).

25.1.4c Hautuzko perpausetan, orobatasuna adierazteko erabil daitezke aditzoinak eta partizipioak, bai eta aditz izenak ere: Urean ito, edo suan erra, da kalte bera (Oihenart); Zuk aitor ala hark sala, eni berdintsu zait; Ori galdu ta egaz dabillen txoria galdu, berdin dira ba (Kirikiño); Gaizki egitea edo batere ez egitea orobat heldu da. Orobatasuna adierazi gabe ere erabil daiteke aditzoina hautu baten adierazteko: Har edo utz genuen.

25.1.4d Komunzki postposizioak partizipioarekin erabiltzen badira ere, haietarik batzuk bederen, aditzoinarekin ere ager dakizkiguke, hala nola arte, ondoan, eta, ordu, bezain laster, arau: sar eta; afal aitzin; ikus arte; har ondoan; bazkal ondoan; ardiak sar arau, artzainak kontatzen zituen; ikus bezain laster arrainak hatüa hontzen dü (Davant).

25.1.4e Aditzoina zenbait esapidetan ere kausitzen dugu ekialdeko aldakietan.

a) Beldurra adierazten duten predikatuek eta lanjer batez abisatzeko edo aholku baten emateko erabiltzen direnek aditzoinarekiko perpausak onesten dituzte osagarri gisa: Begirauk eror! (Lafitte); Beldur naiz leizera eror; Kasu emazu ez gal!; Halako apostolu arrazoin batzu aterako ditie: Parise gabe deus ez girela; Parise gabe ez gaitezkela bizi; Hobe dugula pixka bat gal eta jasan, ezenez-eta jazar eta oro gal; eta holako! (Larzabal).

b) Adlatiboa ohi duten zenbait aditz izenen ordez aditzoina dugu zenbait esaeratan: Goazen ikus (ikustera) (Lafitte); Emadazu dasta (dastatzera).

c) Kontzesibo kutsua duten zenbait esaeratan aditzoina galdetzaile batekin ager daiteke: Zer bil ere; Lurra ardura mintzo baita Ameriketan, deliberatu zuten […] hobe zitekela bakoitza bere etxerat joan zadin, zer gerta ere (Etxarren).

d) Ekintza baten luzapena edo errepikapena adierazteko ere erabiltzen da aditzoina: Ari zen irakur eta irakur (Etxarren); Eror eta xuti dabiltza (Axular), batean eror eta bertzean jaiki dabilanak (Axular); Mintza eta mintza, ez da ele egitetik baretzen.

e) Orobat, une desberdinetan iragan aurkako gertakariak parez pare ezartzeko: Pilotan, batean gal eta bestean irabaz (Larre); Zer da gure fedea? Axalezko zer bat othe? Larru gaineko jauntzi bat, egun ezar eta bihar khen? (Saint-Pierre).

f) Aditzoina moduzko perpaus jokatugabeetan ere ager dakiguke ahal eta ezin-ekin: Euria jaits ahala ari zuen; Sinets ezin da; Ikus ahala urrun. (Ikus 40 Moduzko perpausak: § 40.6b).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper