Euskararen Gramatika

25.1.3. Aditzoina juntadura perpausetan


25.1.3. Aditzoina juntadura perpausetan

25.1.3a Aditzoinaren erabilera manatzen duten bi adizki analitiko koordinatzen direlarik, adizki laguntzaileetarik bat ezaba daiteke, aditzoina Ø bakarrik uzten dugula orduan: Ordu deno begiak idek ditzagun eta gisa hartarat berma (Hiriart-Urruti gaztea); Hurbil zaitez eta sar atari hertsitik (Arkotxa). Gisa berean arazi oinarri duten bi egitura arazle juntatzen direlarik, lehen aditzak, arazi ezabaturik, aditzoinaren forma har dezake: Jaunak hil nahi ukan bagintu, ez zauzkigun onartuko egin diozkagun erre-oparia eta bihi-eskaintza, eta ez zaukun holako gauzarik ikus eta entzunaraziko (Etxehandi).

25.1.3b Delako usadioak aditzoinaren erabilera manatzen duten adizki analitikoak gainditzen ditu. Izan ere, bi perpaus jokatugabe juntatzean ere, gerta liteke lehen aditzak aditzoinaren itxura hartzea: Ama Herria gaur nola dagon ikus eta orroitzean, nigar xorta bat begietarat jautsi zaut egun goizean (J. P. Mendiburu); Batto sar eta hamar kendu, hori da egiten dutena! (Herria). Hala ere, aipatu bi kasuetan, aditzoinaren ordez partizipioa erabiltzea ohikoagoa da, hala Iparraldean nola Hegoaldean: Zubia jo eta botatzen hasi zen (Aristi); —Hau poza, Lamarain jauna!— esan zidan ni ikusi eta ezagutzean (J. L. Zabala).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper