Euskararen Gramatika

22.6.8. Elkartze sintaktikoak


22.6.8. Elkartze sintaktikoak

22.6.8a Bosgarren eta azken sailak biltzen ditu berez adberbio diren edo adberbio erabilera duten hitzez osatutako elkartze sintaktikoak ere: ados izan/egon, blai egin, alde izan/egon, kontra izan/egon (ikus § 9.4), begira egon, beha egon, belauniko jarri, bidenabar esan, debalde eman, derrigor(rean) egin, doan eskaini, blai egin, kili-kolo egon, kito geratu, konforme egon, majo ibili (lagunartekoa), tente ibili, ziplo egin eta abar. Agian sail honetakoak lirateke igeri ibili, ihesi joan, zain egon eta horien gisakoak ere. Eta hots hitzak ere: tiki-taka joan, ika-mika aritu eta abar.

22.6.8b Moduzko esaera adberbial gehiago badira. Ugariak ditugu euskaraz: baitezpada, badaezpada, batez ere, orobat, alde bat, nola edo hala, nola hala, noraezean, inondik ere, inola ere, hala nola, hala-hola, hola-hola, aldez edo moldez, argi eta garbi, batera eta bestera, edozein moduz, hain zuzen, hain segur, halabeharrez, bide batez, nahitaez, orpoz orpo, atzekoz aurrera eta abar.

Beste batzuetan hitzak errepikatuz sortzen dira: poliki-poliki, bene-benetan, itsu-itsuan, itsumustuan, isilka-misilka, zirt edo zart, bete-betean, tiki-taka, ika-mika

Eta hemen sartu behar genituzke gero eta… -ago egiturak ere: gero eta hobeki, gero eta ederkiago eta abar.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper