Euskararen Gramatika

22.7.1. Maila adberbioak zer diren


22.7.1. Maila adberbioak zer diren

22.7.1a Hemen aipatuko diren adberbio guztiak zenbatekoari edo intentsitateari daude lotuak, baina lotura horren indarrak gradu asko izan ditzake. Maila adberbioak ditugu, batetik, adjektibo baten, beste adberbio baten edo aditzaren maila edo intentsitatea adierazteko erabiltzen direnak: Hau oso berria da, eta ez diot inori ezer esan, oraindik (Zaldua); Hori arras laketu zait; zeren eta hura hemen ez denean, nehork ez baitit hitz egiten, eta aspertzen bainaiz (Jon Muñoz); Behin oso haserretu zen nirekin (Garate); Nor berean aski gustura egon gintezkeen, baina bata bestearena normalena zen arrotz sentitzea (Zubizarreta).

22.7.1b Beraz, maila adberbioak honako hauek dira, besteak beste: oso, guztiz, biziki, txit, aise, arrunt, erabat, zeharo, dexente, arras, berdin, guztizki, izugarri, franko, ikaragarri, hagitz, pixka bat, samar, sobera, txoil eta abar; honen, horren eta hain erakusleak; zein esklamatiboa. Erdi izena da berez, baina maila adberbioa ere izan daiteke: Txalupa txiki batzuk zeuden egurrezko poste erdi ustel bati lotuta (Lertxundi). Horietan, ikusten denez, ilunena txit hori dateke. Ikusten dugu, bada, jatorri eta esaera desberdineko hitzak erabil ditzakegula maila/zenbateko adberbio modura.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper