Euskararen Gramatika

21.8.9. -KO, erlaziozko postposizioa


21.8.9. -KO, erlaziozko postposizioa

21.8.9a Har ditzakeen osagarri mota guztiak kontuan hartuta, -ko postposizioa ‘erlaziozkoa’ dela esan genezake (Altube 1929: 274; Azkue 1923-1925: 314-317; de Rijk 2008: 89-110). Hemen jaso ditugun sintagmak aurrean ditugula, hobeki ikusten da -koren izaera: erlazio bat ezartzen du predikatu baten eta honen argumentu (subjektu) baten artean, perpaus erlatibo baten bidez egingo litzatekeen antzera (Azkue 1923-1925; Goenaga 2003). Horregatik, -ko postposizio hau izendatzeko, ‘erlaziozko’ edo ‘erlatibo’ deitura egoki litzateke agian, edo, beharbada, aski litzateke adjektibo kategoriakotzat hartzea, adjektibozkoa baita nolabait, lehen ere esan dugun bezala (§ 21.8.6a). AdbSak AdjS bihurtzeko gaitasuna du nonbait, eta subjektu bati buruzko predikazioa bidera dezake.

Esaterako, arestiko adibideetan: [Duela berrogei urte (izan ziren) [kontuak]]; [Ordutik hona (izan diren) [aldaketak]]; [Hitzez hitz (egindako) [transkripzioa]], edo nahiago bada, argiago, Kontuak [orain berrogei urte-ko-ak] dira; Aldaketak [ordutik hona-ko-ak] dira; Transkripzioa [hitzez hitz-e-ko-a] da. Kontuak [larri-ak] dira; Aldaketak [berri-ak] dira; Transkripzioa [zuzen-a] da esaten dugunean bezalaxe, alegia. Larri, berri, zuzen… dagoeneko adjektibo kategoriakoak direnez, inolako ‘gehigarririk’ gabe lan egin dezakete adjektibo gisa.

Orain berrogei urte, aldiz, ez da adjektiboa, ezta DS arrunt bat ere, PS konplexu bat baizik. Baina, behin -ko ‘adjektibozko’ postposizioa gehituz gero, adjektibo bihurtua geldituko litzateke, nolabait: [PS [PS orain berrogei urte] -KO], [PS [PS aspaldi] -KO] bezalaxe. Alegia, [IS [AdjS orain berrogei urte-ko] kontuak], [IS [AdjS aspaldi-ko] kontuak]. Honek eskatzen duen bakarra da -ko postposizioa adjektibozkoa dela onartzea, perpaus erlatiboa den bezalaxe: [[P erl balio handia duen] gizona] / [[PS balio handiko] gizona] / [gizon [AdjS baliotsu]a]. Ikuspegi honetatik, betiko lagun zaharrak nahiz gailurrerainoko bide neketsua sintagmak, adjektibo kategoriako bina sintagmaz eta izen batez osatuak leudeke. Kategoria gramatikalari dagokionez ez da alde handirik sumatzen aspaldiko eta zahar-en nahiz gailurrerainoko eta neketsu osagaien artean. -koren adjektibotasunaren alde letorke halaber (eta -en genitiboaren kasuan ere berdin), sintagma hauek predikatu osagarri gisa lan egiteko duten aukera. Lagun hauek Zarauzkoak dira (ez, *Zarauzko dira); Ogi hau herenegungoa da (ez, *herenegungo da); Liburu hori neska horrena da (ez, *neska horren da).

21.8.9b -koren osagarria inesiboa denean sintagmak hartzen duen forma gorago eskaini dugu (§ 21.8.2d). Orain hemen hizpide izan ditugun erabileren berri emateko arazorik ez dugu izango, gehienetan -ko postposizioa eransteak ez baitu inolako eraginik morfema segidan. Hortaz, hona hemen, laburbiltze aldera, [PS [ PS … ] -KO] sintagmak erakutsi ditzakeen zenbait forma:

Adlatiboak oinarri

etxerako / etxerainoko / etxeranzko…

goitik beherako / handik honako / etxetik iturrirainoko /…

gureganako…

Instrumentala oinarri

urrezko / beldurrezko / bidezko / legezko / pozezko / ganorazko

zuri buruzko…

Bestelako PSa oinarri

erreka ondoko… / Bilboko autobusa /…

aitarekiko…

Moduzko adberbio esapideak

zorioneko / zorigaiztoko

nolako / halako / horrelako

erdipurdiko / hitzez hitzeko / han-hemenkako

banakako / binakako

galdutako / usteldutako / hildako…

Bestelako adberbio sintagmak

orain berrogei urteko / noizean behingo…

Predikatu osagarria oinarri

zuzeneko / okerreko / garrantzi handiko / itxura oneko / ikaragarrizko

Zenbatzaile sintagma

urte bakoitzeko

ehun urteko… / milioi erdiko…

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper