Euskararen Gramatika

21.9.1. Morfologia lexikoan


21.9.1. Morfologia lexikoan

21.9.1a Morfologia lexikoan ere aurkituko dugu -ko, eratorpen atzizki gisa (§ 4.2.5, § 4.4.3.6): bateko urrea, bostekoa eman, belarritako politak, belarrondoko galanta, elizako(ak), gerrikoa, ipurdiko bat, muturreko, oinezko, oinetako… (Lafon 1999 [1965]: 182; Azkarate eta Altuna 2001: 97-101). Hitz hauek ohiko PS gisa sortuak dira, baina lexikalizazio prozesu baten ondorioz hitz eratorri beregain bihurtuak direla onar daiteke. Hitz eratorriak diren heinean morfologiari dagozkio kontu hauek, morfologia lexikoari. Nolanahi ere, -ko morfemaren emankortasuna izugarria da. Hiztegietan ere horrela bilduak egon litezke: adineko, patxadazko, kalitate(z)ko, sasoiko eta antzekoak ere, funtsean adjektibo edo izen eratorritzat har genitzake, nolabait iharturik dauden heinean (§ 21.8.6b, § 21.8.9a).

21.9.1b -ko partizipioari ere erants dakioke: esaneko, jakineko… (Jainkoa da bakarrik / esanekoa / bein agindu dabena / a emongoa. J. M. Zabala). Esaneko adjektibo eratorria da; [a emongo], berriz, perpausa, aditzaz eta objektuaz osatua, [hura ematekoa] esango bagenu bezala.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper