Euskararen Gramatika

21.8.1. -KOren eremu zabala


21.8.1. -KOren eremu zabala

21.8.1a Azkenerako utzi dugu -ko postposizioa. Izan ere, -ko postposizioa ez da, berez, orain arte aztertu ditugun postposizioen modukoa: ez da, adibidez, -n inesiboa bezala, leku/denborazkoa, ez eta ere -gatik bezalakoa, nahiz eta leku/denborazko PSak eta leku/denborazko ez direnak hartzen dituen osagarritzat. -ko postposizioa beste PSei erants dakieke: Datorren urte-KO planak; Herrien askatasunari buruz-KO galderak; Zuregana-KO nire jarrera… PS ez direnak ere hartzen ditu osagarri: Itxura one-KO sagarra; Bost kilometro-KO ilarak

21.8.1b Aurreko kapituluan izan dugu hizpide [PS -(RA)KO] adlatiboa (§ 20.3). Beste begiradatxo bat eman behar diegu oraindik -kodun sintagmei. Adlatiboak aditz baten osagarri edo adjuntu gisa aurkeztu ditugu. Alde horretatik, -ra, -raino, -rantz eta -(ra)ko pareko postposizioak dira. -koren historia, ordea, ez da hor amaitzen. Izan ere, [PS … -KO] PSa, aditz bati atxikia ez ezik (Gazta iganderako gordeko dut), izen bati atxikia ere eman daiteke: Igande(ra)ko gazta bihar erosiko dut. Aipatu ditugun lau adlatibo horiek joan daitezke izen bati atxikiak ere. Horretarako, ordea, -ko postposizioaren laguntza behar dute: etxe(ra)ko bidea; Erromarainoko bidaia; goranzko abiadura…; -ko hau beste PS askori ere eransten zaie, leku/denborazko nahiz bestelako izan: Erromaraino iritsi da diogunean Erromaraino PSa nolabait adberbiozkoa-edo da eta aditz bati atxikia ematen dugu. Berdin, Zurekin nago; Hemen jaio zen; Gero etorriko naiz; Beldurrez bizi da… diogunean. Baina holakoak izen bati atxikiak joatea nahi dugunean, -koren laguntza nahitaezkoa da: zurekiKO, hemenGO, geroKO, beldurrezKOBeldurrez edo gaur adberbiozkoak badira, hauetatik eratorritako beldurrezko, gaurko eta abarrak adjektibozkoak direla pentsa liteke, nolabait: beldurrezko film bat eta film beldurgarri bat parekoak dira hein batean. Eta parekoak dira, halaber, beldurrez-ko eta ikaragarri.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper