Euskararen Gramatika

21.6.2. Funtzio sintaktikoa


21.6.2. Funtzio sintaktikoa

21.6.2a Funtzioari dagokionez, PS instrumentala osagarri nahiz adjuntu izan daiteke, predikatuaren arabera. Instrumentala, osagarri izan daiteke: aditz batzuek (ahantzi, arduratu, ari izan, baliatu, damutu, fidatu, galdetu, gogoratu, gozatu, jabetu, jardun, kezkatu, konturatu, maitemindu, mintzatu, ohartu, oroitu, pentsatu, poztu, segur izan eta beste hainbatek) PS instrumentala hautatzen dute osagarritzat: Ez naiz oroitzen zure izenaz; Zutaz maitemindua zegoen; Pentsatu al duzu esan dizudanaz?; Esandakoaz seguru nago… Hauetako zenbait aditz psikologikoak dira, eta halakoekin ohikoa da eragingarria, estimulua, instrumentalean/soziatiboan ematea (§ 18.4.3, § 23.2.2.3c).

21.6.2b Predikatu osagarri ere izan daiteke beste batzuetan, predikatuarekin berarekin baino areago predikatuaren osagarri batekin erlazionatua dagoela: Zer entzun duzu hitzarmen berriaz?; Ez daki gauza handirik euskal gramatikaz; Denok egiten dugu gogoeta gure iraganaz, eta gure bilakaeraz (Berria). Adibide hauetan zer, gauza handirik eta gogoeta dira egiazki aditzaren osagarri. [Hitzarmen berriaz], [euskal gramatikaz], [gure iraganaz eta gure bilakaeraz] sintagmak, osagarri bai, baina ez dira zuzenean aditzaren osagarri, predikatu osoaren osagarri baizik (zer entzun, gauza handirik jakin edo, are argiago gogoeta egin-en osagarri). Perpaus horiek beste modu honetara ere eman litezke, hots: Hitzarmen berriari buruzko zer entzun duzu? (= Zer entzun duzu [hitzarmen berriari buruz]?); Euskal gramatikari buruzko gauza handirik ez daki; Gure iraganari, eta gure bilakaerari buruzko gogoeta denok egiten dugu.

Instrumentala, bigarren mailako predikatua izango litzateke, predikatu osoari dagokiona edo, agian zuzenago, objektuari berari dagokion predikatu osagarria. Nolanahi ere, galde hitza edo izenordain zehaztugabea bera ezin da albora utzi perpausaren gramatikaltasuna gorde nahi bada: Denok egiten dugu gogoeta gure iraganaz, eta gure bilakaeraz / Denok egiten dugu gogoeta, baina *Gure iraganaz, eta gure bilakaeraz denok egiten dugu. Honek esan nahi du PS instrumental honek gogoeta horren arrimuan bakarrik lan egin dezakeela, edo gogoeta egin predikatu osoarekin. Bere kabuz, PS instrumental hori ezin da izan egin moduko predikatu baten osagarri. Bigarren mailako predikatua dela esan genezake (§ 24.4).

Honako hauetan ere predikatu osagarria (bigarren mailako predikatua) dela dirudi, hots, predikatu nagusiaren argumentu izan gabe, bestelako gorabeheraren bat (‘moduzkoa’ gehienetan) adierazten duenean: Buruko minez altxatu naiz gaur. Alegia buruko minez sintagmak ez luke altxatzeko modua adieraziko, altxatzerakoan nire egoera zein den baizik. Hots: [nii [nii buruko minez] altxatu naiz gaur].

21.6.2c Beste postposizio edo adberbio sintagmen osagarri ere izan daiteke instrumentala, aparte, gain(era), gero, gora… postposizio edo adberbioen osagarri denean: [PS [PS zutaz] GAIN(ERA)] beste bost lagun etortzeko dira; [PS [PS gure azken elkarrizketaz] GEROZTIK] gauzak zeharo aldatu dira; [PS [PS hankaz] GORA] jarri zuten dena. Aski esapide finkatuak dira holakoak. Nolanahi ere, argi erakusten dute nolako egitura duten: PS baten barnean, sintagmaren burua (postposizioa) eta honen osagarri gisa beste PS bat, instrumentala: [PS [PS zutaz] [P gainera ]].

21.6.2d Instrumentalak diren perpausak ere badira (§ 40.9): Boga-boga kantatuz amaitu zuten afaria; Ukabilak altxatuz agurtu gintuzten hizlariek. Hauek adjuntu dira. Honako honetan ere beste horrenbeste: Mikelek argi azaldu duenez, zerbait egin beharra dago. Hemen ere perpausa adjuntu garbia izango litzateke (§ 40.17).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper