Euskararen Gramatika

20.3.3.1. [PS … -RA] adlatiboak adiera bat baino gehiago izan ditzake


20.3.3.1. [PS-RA] adlatiboak adiera bat baino gehiago izan ditzake

20.3.3.1a Jomuga. Mugimendu baten jomuga adierazten du maiz: Artzaina txabola ondoko iturrira doa; Maritxu semearengana hurbildu da… Hortaz, nora? balizko galderari erantzuten ahal dio. Mugimendu edo lekualdaketa adierazten duten predikatuekin (begiratu, ekarri, etorri, eraman, hurbildu, joan…) erabil daiteke adlatiboa. Holako aditzekin datiboa eta adlatiboa baliokide izan daitezke, baldin eta erreferente biziduna badute eta benetako mugimenduaz ari bagara: adibidez, Zuzendariarengana eraman dut eta Zuzendariari eraman diot edo Gurasoei hurbildu zitzaien eta Gurasoengana hurbildu zen. Predikatu batek hartzailea eskatzen badu eta ez jomuga, orduan, noski, datiboa beharko du eta ez adlatiboa: Mikeli azaldu diot kontua baina ez *Mikelengana azaldu dut kontua.

20.3.3.1b Kokagunea. Aditza mugimenduzkoa izan gabe ere, adlatiboa erabil daiteke: ezkerre(ta)ra, eskuine(ta)ra, iparraldera… Adibidez: Perpaus baten subjektua, VPren ezkerrera dagoen NP hori da (Mitxelena). Hemen, helmuga baino areago kokagunea adierazten du. Hala eta guztiz, VPren ezkerrera sintagmak norabidea edo adierazten segitzen bide du nolabait, ezker-ek eta eskuin-ek norabidea adierazten duten heinean. Mugimendurik ez da, baina modu abstraktu batean, gure begirada eta gogoa espazio batean ‘mugitzen’ dira. Bestela, nola azaldu, adibidez, izen arrunt batekin holakorik ez izatea (zuhaitz horren ezkerrera daukazu seinalea, baina ez *zuhaitzera daukazu seinalea)? Pentsa liteke, zerbaiten elipsia dagokeela hor, ezkerrera begira bezalako sintagma bat agian.

20.3.3.1c Denbora. Denbora ere adierazten du adlatiboak: Gerora, hitz zatar hori erabiltzeari utzi zion; Handik bi urtera etorri zen; Hemendik aurrera leihoak zabalik egingo dut lo… Ordea, hemen ere, nolabaiteko mugimendua adierazten da, denboraren iragatea nola-halako mugimendua dela onartzen badugu behintzat, atzetik aurrerako edo iraganetik orainaldirako edo geroaldirako mugimendua alegia: Zuk alde egin eta handik bost minutura agertu zen Joseba; Hemendik aurrera nik emango ditut aginduak… Jatorria, lekuari gagozkiola ez ezik denborari gagozkiola ere uler daitekeen bezala, helmuga ere, berdin.

20.3.3.1d Modua. Modua ere adieraz dezake -ra adlatiboak: neure erara, gure antzera, lehengo modura, bere kontura eta abar. Bere kontura hasi da lanean; Ikasi du arrautzak flandriar erara prestatzen; Iritzira ari zara; Autoa zuk eraman, hartara, elkarrekin joango gara.

Hauetako batzuk (hartara, iritzira…) aski ihartuak daude eta adberbio peto-petoak direla ere esan daiteke. Gainera adberbio adlatiboa ere hor dugu, bi perpaus lokaberen erdian, lotura ziurtatuz (§ 42.19.3). Hala ere, honek ez du modua adierazten, emendioa edo baizik.

20.3.3.1e Baldintza. Perpaus jokatugabe batek -ra postposizioa badarama, baldintza adierazten ahal du (§ 34.2b, § 34.12): Hau jakitera, ez nintzen etorriko. (‘hau jakin izan banu, ez nintzen etorriko’); Tramitazioak, gauzak normal izatera, azkar samar joan beharko luke. Adlatiboa baldintza adieraztera nola iritsi den azaltzeak ere ez du erraza ematen. Zerbaiten elipsia edo egon liteke hemen ere, beharbada: Hau jakitera iritsi banintz esango bagenu bezala. Agian asko esatea da. Nolanahi ere, testu idatzietan behintzat ez du erabilpen handiegirik esamolde honek.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper