Euskararen Gramatika

20.2.3. Adiera


20.2.3. Adiera

20.2.3a ‘Iturburua’ edo ‘jatorria’ adierazten du funtsean [PS…-TIK] ablatiboak: nondik?, noiztik? edo zertatik? galderari erantzuten dio, lekuari nahiz denborari nahiz ekintza edo gertaera bati gagozkiola: {Bilera hartatik / handik} lur jota atera nintzen; Holako jendearengandik zer espero genezake; Ohitura hura froga negatiboak ezartzetik sortua zen; Ez naiz neure burutik mintzo (Axular); Alde hemendik!

20.2.3b ‘Modua’ adierazteko ere baliatzen dugu zenbait esapidetan: Hiru aldiz egin duzu barre nire lepotik (Elizen arteko Biblia); Neskek gogotik egiten zuten irri. Kasu honetan ere bada, nolabait, iturburua edo jatorria, baina baita nola? galderaren erantzuna ere. Bestalde, bai lepotik, bai gogotik, biak aski ihartuak daude, eta horrek esan nahi du adberbiotzat ere har litezkeela, bere horretan. Lehenbizikoak, postposizio gisa lan egingo luke eta osagarria hautatuko luke ([PS [IS X-ren] [PS lepotik]]). Bigarrenak ez luke osagarririk, beharbada, gogotik diogunean ‘norberaren gogotik’ edo esan nahi dela ulertzen ez badugu behintzat. Nolanahi ere, Euskaltzaindiaren Hiztegian gogotik adberbiotzat ematen da.

20.2.3c ‘Abiapuntua’ adieraz dezake ablatiboak: Joan den urtetik hona ez dut ikusi. -tik postposizioa denbora/leku adberbio ohikoei erantsita ere berdin aurki daiteke: bihartik aurrera, gaurtik astelehenera, hemendik aurrera, hortik ez zoaz inora… Orduan ere abiapuntua, denbora tarte baten hasiera ematen du aditzera: Noiztik ez zoaz elizara?; Bihartik hasita erretzeari utziko diot

Abiapuntu hori, hain zuzen, oinarrian dagoen adberbioak edo PSak adierazten duen unea izango da: bihartik hasita diogunean, bihar da abiapuntua. Domekatik aurrera etxean izango naiz dioenak, domeka ezartzen du abiapuntu. Hori adierazten du -tik postposizioak.

20.2.3d ‘Tartea’ adierazten duten esapideetan agertuko zaigu PS ablatibo hau. Gehienetan nondik nora? edo zenbatetik zenbatera? galderei erantzuteko moduan: [… -tik aurrera], [… -tik behera], [… -tik hona] eta abar. Iaztik hona ikusi gabe neukan; Mila eurotik beherako soldatak ordaintzen dituzte. Hauetan ‘tarte’ bat adierazten da, hasi nonbait eta amaitu beste nonbait. Sarrerak 50 eurotik {gora/aurrera} esaten da (ez *sarrerak 50 eurotik) tartearen bi muturrak eta, horrenbestez, norabidea ere aditzera emanaz.

20.2.3e Ablatibo soila bera bakarrik eman daiteke, hala ere, baldin eta denboraz ari bagara. (Atzotik = atzoz gero): Berehala hiri ostia pare bat emateko maneran egonen dela ari duk atzotik erran eta erran (Epaltza). Ohikoena, bi muturrak aipatzea da, hala ere: Diferentziarik nabaritzen al dun atzotik gaurra? (Alonso). Txartelen eta gainerako salgaien prezioaz ari garenean ere, adibidez, tartearen hasiera soila ez dirudi eman daitekeenik: Sarrerak hogei eurotik aurrera vs *Sarrerak hogei eurotik.

20.2.3f Prosekutibo deitzen dena ere adierazten du ablatiboak: Ibili al zara inoiz leku honetatik?; Pasatzen naizenean zure leihopetik, negarra irteten zait begi bietatik. Hauetan argi dago ez dela jatorria edo iturburua adierazten, zeharkatzen den bidea baizik, pasabide bat edo kokagune bat, besterik gabe. Batzuetan, honen ordain garbia [… -n zehar] izan ohi da, baina ez dirudi beti hala denik. Nolanahi ere, goiko bigarren adibideak ongi adierazten du aldea: lehenbiziko PSa, zure leihopetik, ‘prosekutiboa’ da, bigarrenak, berriz, begi bietatik sintagmak, ohiko adiera izango du, negarraren iturburua alegia. Kaiolatik ihes egin eta leihotik ihes egin ere, adibidez, desberdinak dira. Batean abiapuntua edo daukagu (kaiola), bigarrenean, aldiz, ohiko adieraz gainera (txoria leihoan zegoen eta ihes egin du), pasabidea ere adierazten du (barnean zegoen txoriak zabalik zegoen leihotik ihes egin du).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper