Euskararen Gramatika

20.2.2. PS ablatiboaren funtzio sintaktikoa


20.2.2. PS ablatiboaren funtzio sintaktikoa

20.2.2a Ablatiboa osagarri ala adjuntu den eztabaida daiteke. Garbi dago edozein predikatuk ez duela onartzen bere inguruan [PS … -TIK] tankerako PSrik. ‘Iturburua’ (§ 23.2.1) hautatzen duen predikatua behar da, eskuarki: alde egin, atera, begiratu, bidali, ekarri, etorri, hasi, ihes egin, igorri, iritsi, irten, jaitsi, joan, sortu… bezalako (mugimendu) aditzek hautatzen dute PS hau, lekualdaketa adierazten dutenek alegia. Adibidez: Ertz honetatik hasi behar duzu; Kaiolatik ihes egin zuen txoriak; Libra gaitzazu gaitz guztietatik; Larunbatetik nago hemen.

Baina egon-ek, esaterako, nekez hautatuko du holakorik, denbora adieran ez bada: {atzotik, aspalditik} nago hemen (cf. atzoz gero nago…). Iturburuaz ari ez bagara, ordea, onartzen du egon-ek ere holakorik: Zeruan izarra dago itsaso aldetik. Itsaso aldetik eta itsaso aldean sintagmek baliokide dirudite. Nolanahi ere, oraingoan ez gara iturburuaz ari.

20.2.2b Funtzioaz ari garelarik, PS ablatibo honen eta aipatu diren predikatuen arteko erlazioa hain estua izanik, pentsatzekoa da osagarri funtzioa betetzen duela. Azken batean, predikatuaren adierak eskatzen du ‘jatorria’ edo ‘iturburua’ moduko argumentu bat: alde egin predikatuak adibidez, alde egitearen jatorria adierazten duen argumentu bat hautatzea bidezko da. Lan egin bezalako batek, esaterako, ez dirudi holakorik hautatzen duenik, baina ikasi edo jakin-ek holakoak hauta ditzakete: nondik jakin duzu hori?, egunkarietatik ikasi dut dena.

Aditzekin ez ezik beste zenbait postposizio edo adberbiorekin (aurrera, aitzina, behera, gora…) batera ere agertzen ahal zaigu ablatiboa osagarri gisa: Eskaileretatik behera erori nintzen; Estratatik gora joango gara; Marra horretatik aurrera ez zaitez pasa; Bihartik aitzina isilik egongo naiz.

Behera, gora, aurrera, aitzina adberbioek postposizio gisa lan egiten dute, PS baten buru. Hau osagarria izango da. Ablatiboa eta adlatiboa, biak ageri dira goiko adibideetan, ablatiboa osagarri delarik eta adlatiboa sintagma osoaren burua. Ohart gaitezen, bide batez, euskaraz burua eskuinaldean kokatu ohi dela (§ 1.4). Horregatik, adlatiboa eskuinaldean kokatzea zentzuzkoa da: Bihartik aitzina isilik egongo naiz vs *Aitzina bihartik isilik egongo naiz.

Horrela, sintagma osoa ere PS dela onar daiteke: [PS ‘nora’ [PS ‘nondik’ eskaileretatik / puntu horretatik / hemendik] behera/aurrera].

Esapide hauetan ‘nondik nora’ horrelaxe ikusiko ditugu bat eginda. -KO postposizioaren aurrean ere bai: Hemendik aurrerako lanak gogorragoak izango dira (*aurrera hemendiko lanak). Eta berdin, *hemendiko aurrerako lanak. Honek esan nahi du hemendik aurrera osagai bakar gisa ikusten dugula eta horrelaxe lexikalizatua dagoela, adberbio konplexu bat osatuz.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper