Euskararen Gramatika

19.5.1.3. Artikulurik ez agerian


19.5.1.3. Artikulurik ez agerian

19.5.1.3a PSa [+mugatua, +singularra, -animatua] denean, artikulurik ez da agerian. Hau da leku/denborazko PSetan aurkitzen dugun beste ezaugarri bat. Erreparatu honi: Etxe gorri-tik dator txakurra / *etxe gorri-a-tik; Etxe gorri-ra hurbildu ginen / *etxe gorri-a-ra Hots, sintagmok mugatuak izan arren, mugatzailerik ez dute agerian. Artikuluaren ordez erakuslea agertzeko ez da oztopo handirik: etxe gorri hartatik/hartara/honetara

19.5.1.3b Ergatiboan edo datiboan, konparazio baterako, mugatzailea agerian ematen da (§ 18.3.1 eta § 18.4.1): etxe gorriak / *etxe gorrik; etxe gorriari / *etxe gorriri. Inesiboan, ordea, bada itxuraz artikulu dela dirudien -a- bat: Etxe handian bizi da; Kalean agurtu dugu. Baina sintagma kontsonantez amaitzen delarik, -e- bokal epentetikoa txertatzen da (§ 20.1.2e): Leku onean / *leku onan utzi nauzu; Gau ilunean / *gau ilunan galdu zen. Inesibo mugatu singularrean gertatzen da hori. Baina *leku onan ezinezkoa den bitartean, leku onak (ergatiboa), leku onari (datiboa) esaten dugu, eta ez *leku oneak, *leku oneari. Gainerako leku/denborazko PSetan ez dago artikulurik, baina bai e-ren epentesia: sudurrean, sudurretik, sudurrera

Inesiboan artikulu itxura duen -aren aurrean agertzen den -e- epentetiko horrek iradokitzen du ondoren datorren -a osagaia ez dela, espero genukeenaren kontra, artikulua, baizik eta kontsonantez hasten den beste zerbait. Kontsonantez hasiko litzatekeen osagai hori -ga dela aldarrikatzen du de Rijkek (1981). Gauzak hala badira, -e-ren tartekatzea erraz azal daiteke, zeren -a itxuran agertzen den hori egiazki -ga balitz, azken batean bi kontsonante elkarren ondoan izango genituzke, eta horrek eskatuko luke gure -e- bokal misteriotsu horren tartekatzea (Jacobsen 1977; Rotaetxe 1978; de Rijk 1981; Mitxelena 1981; Azkarate eta Altuna 2001; Manterola 2006). Hortaz, hipotesion arabera, goiko sintagmen azpian, honako egitura hauek izango genituzke: leku on + ga -n > leku on-e-gan > leku onean.

19.5.1.3c Inesiboan, bada, kontsonante baten eta -ga edo dena delakoaren artean, -e- txertatzen bide da: [… ezker-e-ga-], [… ilun-e-ga-]. Ondoren, bokal arteko -g- kontsonantea hutsean geldituko litzateke: -egan > -ean. Gainerako PSetan ere -e- horixe agertuko da: mendi-tik baina adarr-e-tik. Baina arestian esan den bezala, hauetan ez da artikuluaren arrastorik, eta honek ere bere azalpena behar luke.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper