19.5.1.2a Sintagma [+animatua] bada, horrek eragina du PSen forman. Sintagma animatuetan -ga- (edo baita) postposizioa tartekatuko da ISaren eta leku/denborazko postposizioaren artean, -en genitibo markaren ondoren: irakaslearen-ga-n, inoren-ga-n-dik, Olatzen-ga-n-a, ministroaren-ga-n-a-ino…
19.5.1.2b Genitiboaren marka bera aukerakoa gertatzen da zenbait kasutan: Patxigandik (= Patxirengandik) ez nuen besterik espero; Ez dakit zer ikusi duen gugan (= guregan).
19.5.1.2c Honen baliokidea da ekialdeko euskalkietako (-en) baita-n: Sinesten dut Jainko Aita(ren) baitan (= Jainko Aita(ren)gan); Gaiztakeriaren landarea sustraitua du bere baitan (= beregan). (§ 18.6.2f).