Euskararen Gramatika

19.5.1.1. -TA- artizkia


19.5.1.1. -TA- artizkia

19.5.1.1a Leku/denborazko PSetan, zenbaitetan, -ta- morfema agertzen da determinatzailearen eta postposizioaren artean: bi enpresa-ta-n, bi-ta-n, etxe guzti-e-ta-ra (< … guzti-ak-e-ta-ra < … guzti-ak-ta-ra)… Artizki hau honako kasu hauetan agertzen da:

19.5.1.1b Erakuslerik baldin bada: {Etxe honetan / *etxe honen172} ez dago bizitzerik; {Ondorio hauetara / *ondorio hauera} iritsi naiz. Bestetik, -z instrumentalarekin ere gertatzen da, instrumentala leku/denborazko ez izan arren: etxe honetaz, ondorio hauetazIzenordainetan ere bai: nitaz, gutaz

19.5.1.1c Mugatzailea plurala denean: {Arboletara/*arbolera; Arbola guztietara / *arbola guztiera} igo ziren haur batzuk. Mugatzailea plurala ez bada, ez dago -ta-rik: {Arbolara/*arbolatara} igo ziren haurrak.

19.5.1.1d Ohar bat, hala ere, izen bereziez. Maiz mugagabetzat ematen badira ere, izen bereziek ez dute onartzen -ta-rik: Igeldon/*Igeldotan, Bilbora/ *Bilbotara… Hau kontuan hartuta, esan beharko dugu mugatzailerik ez duten izen mugatuak direla eta berez osatzen dituztela IS mugatuak: Igeldon, IgeldotikKarmelegan, Karmelegandik

Izen propioak berez dira mugatuak eta horregatik ez dute behar, ez mugatzailerik, ez eta inongo -ta-rik ere. (§ 12.3.2): {Londresen/*Londresetan} izan ginen; Bilbon/*Bilbotan bizi naiz. (cf. Zein menditan / *zein mendin izan zineten?). Gorago esan bezala, mugatzailerik agertu ez arren, izen propioak berez dira mugatuak. Mendi bezalako izen arrunt batek artikulua edo determinatzaileren bat behar du erreferentzia izateko: mendian, mendietan, bi menditan, bi mendi hauetan eta abar. Aldiz, Bilbo edo Ataun bezalako izen bereziek ez dute ezeren beharrik erreferentzia markatzeko.

Baina izen arrunt gisa ere erabiltzen ahal dira berez izen bereziak direnak (§ 12.3.2c). Orduan nahitaezko gertatzen da -ta- txertatzea. Adibidez, Lasarten bizi naiz dioenak Lasarte jakin bat du gogoan, baina solaskideak Lasarte bat baino gehiago direla baldin badaki, galde dezake: Zein Lasartetan, Donostia ingurukoan ala Gasteiz aldekoan? Hemen, nolabait, Lasarte izen arrunt bihurtu dugu, eta orduan zein (edo bi, asko, -ak edo erakusleren bat) agertzea nahitaezko gertatzen da.

19.5.1.1e Zenbatzaileekin eta determinatzaile zehaztugabeekin ere agertzen da -ta-: {Bi egunetan / bitan} etorri da; Zerbaitetan eman behar da denbora; Zer ordutan etorri zara? Zertan igarri diozu?

Zer ordutan, bitan eta holako sintagmak mugagabeak direla esan ohi da. Zehazkiago mintzatuz, artikulurik gabeak direla esan beharko genuke. Garbi dago -ta- morfema determinatzaile zehaztugabeekin batera doala (zertan, zeinetan, zenbaitetan…), eta zenbatzaileekin (bitan, hamarretan, askotan, guztietan).

Determinatzailea erakuslea denean ere (etxe honetan, horretan, oztopo beretan…) edo mugatzailea plurala bada (etxeetan, kale bustietan…).

Galde liteke, halaber, zenbatzaileekin eta pluralean agertzen den -ta- artizki honen eginkizunaz. Ez da erraz erantzutea (Azkarate eta Altuna 2001: 116-118). Hala ere, batzuetan nolabaiteko ‘masa’ adiera du, nonbait, artizki honek (ikus Rotaetxe 1978: 519). Horregatik, neskatan ibili edo bazegoen ardotan! modukoekin, elurretan ibili edo eguzkitan etzan diogunean bezalaxe, continuum bat adierazten dugu, masa bat, nolabait. Kuantifikazioarekin eta determinazioarekin lotua ageri da, nolanahi ere.

19.5.1.1f Eta azkenik, egin litekeen beste galdera da artizki hau zergatik agertzen den erakusleetan eta izenordainetan, eta zergatik ez gainerakoetan: liburu honetan baina liburu honek (ez *liburu honetak); zeinetan baina zeini (ez *zeinetari); hiru liburutan baina hiru liburuk (ez *hiru liburutak). Eta instrumentalak ere zergatik jokatzen duen jokatzen duen bezala, zilarrez egina baina ostutako zilarraz hitz egin zuen eta, batez ere, ostutako zilar hartaz ez zuen hitz egin nahi esaten den (§ 21.6.1).

172 Inesiborako okerra litzateke; ez, ordea, genitibo gisa: etxe honen jabea erabat zuzena da.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper