Euskararen Gramatika

18.3.3. Ergatiboaren hausturaz


18.3.3. Ergatiboaren hausturaz

18.3.3a Ergatiboaren aditz morfologia dela eta, adizki batzuetan ez da eredu bakarra segitzen: dut adizkian T da ergatiboaren marka, eta naiz adizkian N absolutiboaren marka. Baina nuen adizkian ikusten dugun N hori ez da, espero genezakeen gisan, absolutiboaren marka (naiz, nintzen), ergatiboarena baizik. Beraz, N horrek balio bikoitza du: absolutiboa eta ergatiboa. Iraganeko adizki batzuekin, ez denekin (ninduzun, erregularra; nuen, irregularra) gertatzen da “haustura” hori.

18.3.3b Sareko Euskal Gramatikan euskal sintaxiari eta ergatibotasunari buruz ere esaten da zerbait, bai baitirudi ergatibotasun sintaktikoa hausten dela. Kontrol egituretan (§ 30.2.5), esaterako, eskutik doaz perpaus trantsitiboetako eta intrantsitiboetako subjektuak.

Ikus dezagun kontrol egitura bat: Hona alguazila, hemendik hasiko da bere bandoa botatzen (Larzabal). Hori da kontrol egitura tipikoa: _ hasi da [ _ bandoa botatzen]. Bi aditzen (hasi, bota) subjektuen guneak markatu ditugu. Kontua da, ordea, “goiko” subjektuak (hasi aditzarenak) mendeko subjektua (bota aditzarena) kontrolatzen duela: ezinbestean subjektu bera da bietan. Kasu marka erantsirik hau izango genuke: X hasi da [X-k bandoa botatzen]. Batean absolutiboa da eta bestean ergatiboa. Baina kontua da bietan eskutik doazela. Eta hori da azpimarratzekoa. Ikus dezagun beste hau: Andoni hasi da [(1) (2) operatzen]. Egitura bera da hori ere. Dakigunez, operatu aditzak bi argumentu ditu: kirurgialariak (1) gaixoa (2) operatzen du. Baina ezer ere zehaztu gabe badakigu Andoni dela kirurgialaria, eta ez gaixoa (semantikaren aldetik ez legoke arazorik alderantziz interpretatzeko, baina sintaxiak ematen digu informazio hori). Eta hor dago kontua: absolutiboak (Andoni) kirurgialaria (ergatiboa, adibidean) hartzen du kontrolpean. Sintaxi puntu horretan ergatibotasuna ez dabil espero genezakeen moduan.

Beste adibide batzuetan ere gertatzen dira holakoak: Etxera sartu zen eta agurtu zuen. Kasu horretan ere badakigu X etxean sartu zela eta X-k Y agurtu zuela, eta ez dela gertatzen posible zitekeen beste egoera hau: X etxean sartu zela eta Y-k X agurtu zuela. Ez da arazorik semantika aldetik, baina sintaxiak bi absolutiboak elkartu beharrean (X eta Y, bigarren esanahia), absolutiboa eta ergatiboa elkartzen ditu (X eta X-k)165.

165 Batzuetan, hala ere, gauza kuriosoak gertatzen dira. Batzordeko kide batek mezu hau hartu zuen telefonoan: Ikusi duzu Madrilen atzo aitak 21 hilabeteko umea autoan ahaztu eta beroarekin hil dela? Jakina, interpretazio hedatuenean aita izango litzateke hil dena (Badakizu atzo aitak semea agurtu eta gaixotu dela?), baina esaldi horretan bistan da umea hil dela.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper