Euskararen Gramatika

18.3.2. Erabilera


18.3.2. Erabilera

18.3.2a Aipatu dugun gisan, ergatiboarekin batera absolutiboa ageri da arruntean perpaus iragankorretan edo trantsitiboetan. Eta gehienetan hala bada ere, hori ez da beti hola gertatzen. Perpaus iragangaitz edo intrantsitibo batzuetan ere ageri da ergatiboa: Igandero eskiatzen du Jonek. Hor subjektua bakarrik ageri da, ez dago objekturik, eta horregatik diogu perpausa intrantsitiboa dela, adizki laguntzailea du/dio erakoa badu ere. Holakoak dira jardun, irakin, irten (batez ere bizkaieraz, irten/urten) eta abar: Horregatik jardun dut, loka eta zoroxka baten antzean (Erkiaga); Oldartzen nintzen, isurtzen, lizunkerietan irakiten nuen, eta Zu isil (Orixe); Burutapen eta gogoeta hauetan jardun zuen gainerako egunetan (Erkiaga); Beraz ordu laurden bat Jesusekin igaro gabe eskerrak ematen, irteten duenak elizatik, irteten du Kristo aldean duela (Mogel).

18.3.2b Beraz, iragankortasuna eta iragangaiztasuna ez da adizki laguntzailearen motaren arabera definitzen, baizik aditzak dituen argumentuen arabera: argumentu bat (subjektua), iragangaitza edo intrantsitiboa; bi argumentu (subjektua eta objektua), iragankorra edo trantsitiboa, berdin dela adizki laguntzailea nolakoa den. Bereizketa hau ez da hola egin euskal gramatiketan. Aski da horretarako EGLUren liburukiak ikustea, esaterako.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper