Euskararen Gramatika

16.3.7. Franko


16.3.7. Franko

16.3.7a Zenbatzaile hau (frango, prango, franku gisa ere ageri da) euskalki eta garai guztietan ageri da, nahiz bizkaieraz ez duen lekukotasun sobera. Anitz esan nahi du, nahiko. Eta dagokion sintagman hasieran nahiz amaieran agertzen da: Bazuen oinen azpian ur franko (Axular); Franko denbora ez ontsa egonik (Etxebarne).

16.3.7b Batzuetan aurreko sintagma determinatua dela ageri da: Eta nola zabal baitira eta laguna ere franko baitute, plazer zaie […] bide zabal hartan ibiltzea (Axular); Bazterra franko badiat kurriturik, ikusirik ere bai mahai ederra franko (J. Etxepare); Inguru hauetako artzain gehienak harat biltzen dira. Artzain ez dena franko ere bai (Xalbador). Horietan aurreko sintagma singularrean doa, baina badira adibideak pluralean ere: Munduak hala nahi duelako, itsu-itsuan erokeriak franko egiten dira (Gerriko); Aizkolari bikainak franko ezagutu ditut (Insausti).

16.3.7c Aurretik partitiboa duela: Bazuen mutilik franko laguntzaile (Etxaide); Bada horrelakorik franko literaturan (Mitxelena); Abiatu dugun debozioneaz gainera […] badu, Andres izenaren errima berezia aprobetxatuz, jolas egiteko ofizioaren ondoriotan sortutakorik franko (P. Zabala); Erresumak ehunka gizon galdu zituen egun haietan, hilik franko, preso ez guti (Epaltza).

16.3.7d Izena isildua du maiz: Baina aberatsei, emanak emanik ere, franko gelditu baitzitzaien (Axular); Hizkuntza erdara frankok jakinen mintzatzen, / euskaraz jakin gabe kasik irakurtzen (J. P. Arbelbide); Franko eta frankok ipurtargi bat gauaz nonbait ikustea aski dutela (Zerbitzari); Pentsatzeko da, frankorenak irakurri ondoren, ez dela euskara idatzian […] etendurarik izan egungo eguneraino (Mitxelena).

16.3.7e Adberbio gisa, aditzarekin: Franko ibili da dirua gaurko idi proban (T. Etxebarria); Eta bekatua hain franko dabil giristinoen artean (Duhalde); Ordutik ona franko aldatu dira gauzak (Mitxelena); Usu eta franko egin ohi du izotza terreno eta paraje horretan (P. Zabala); Hainbeste aldiz hartua nuen bidea, ene ustez begiak hetsirik ere ezagutzen nuena, eta nola ez aitor, franko gustatzen zitzaidana (Landart).

16.3.7f Adberbioak eta adjektiboak graduatzeko ere balio du: Gaineratikoak oro urrun arazi ditu jendarme kapitainak, franko idorki (Hiriart-Urruti); Franko ongi dabilela oraino, adinarendako (Barbier); Han hil zen hogeita zenbait urteren buruan, oraino franko gazte haatik (Zerbitzari); Franko abila dela / letxero kontuan (Mattin); Franko gaizki bizi direnak uzten ditu luzaro (Lizarraga); Eta franko gutiago uste ditugunak bide doaz zerura eta franko uste ez ditugunak infernura akaso, nork daki? (Lizarraga).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper