Euskararen Gramatika

16.3.8. Zenbat, zenbanahi


16.3.8. Zenbat, zenbanahi

16.3.8a Zenbat galdetzailea eta zenbanahi (zenbat-nahi) ere sail honetan sartzekoak dira. Zenbat galdetzaileak (zeinbat, zeinbet, zemet, zonbat eta beste aldaera batzuk erakusten ditu tradizioan) kopuruaz galdetzen du: Zenbat euskaldun bizi da Iruñean?; Zenbat aldiz nahi ukan ditut hire haurrak […] eta ez baitituzue nahi ukan? (Leizarraga); Jaungoikoak daki zenbat dirutan erosi duten hau (Agirre).

Harridura esaldietan (eta kidekoetan) kopuruaren handia adierazten du: Zenbat kalte dakarren arinkeriak!; Zenbat zaren hobea (B. Mogel); Zenbat lan ez dugu egiteko! (Duvoisin); Kargu ederrik munduan bada, zenbat ederra zuena! (Xalbador). Adjektiboekin nahiz adberbioekin: So egizu zure miseria, zure kondizionea, zure izatea zenbat den flako, ez deus, miserable (Tartas); Ikusiko dun zenbat naizen abila (J. B. Elizanburu).

Batzuetan -ago atzizkiarekin erabiltzen da, ezezko perpausetan: Zenbat ez genezake gehiago kontsola […] entzuteak? (Etxeberri Sarakoa); Zenbat gizonago ez gintezke denak, gure ele onez bederen gorets bagenitza aitama familiako gaixoak (J. Etxepare); Zenbat bider izan ez duzu damutu beharra? (G. Arrue); Zenbaten bihotzak ez zituen hitz batez argitu eta sosegatu? (Laphitz).

Tradizioan ikusten da izenaren balioa ere hartu duela kasu batzuetan: Dituen diruen zenbat, ez naiz heldu jakitera (T. Etxebarria); Hona Jainkoa handi dela, gure jakiteari garai; haren urteek zenbatik ez dute (Duvoisin); Gudari zenbat eta beste zehaztasunak jakiteko (J. Zinkunegi).

Esamolde batzuk osatzen ditugu galdetzaile honekin. Erabilienak: zenbat ere (Nik, zenbat ere urratua nintzen, une horretantxe biratu nuen burua, Epaltza), zenbat ere… -ago (Ur hotzez busti ondoren, zenbat ere sendoago eta freskoago […] hainbat biziagoa, Morales), zenbat eta… -ago (Eta hori, zenbat eta maizago ordena horretan berean ikusi baititu hainbat eta tinkoago, Xarriton), zenbat… hainbat (Zenbat eta gehiago ugaldu, hainbat eta gehiago galtzen dute balioa, Iñurrieta), eta zenbateraino (Hemen aitortuko ez banu zenbateraino lagundu ninduten, Mitxelena).

16.3.8b Zenbanahi zenbatzaileak nahi adina, asko, adierazten du: Zenbanahi jatera eman dezaten, ezin ase daiteke behin ere? (Duvoisin); Zenbanahi argi eta lili emanik ere inguruan, aise ohartuko dira (Lafitte).

Adjektibo nahiz adberbioekin erabiltzen da: Zenbanahi urrun marinelak bere begiak heda ditzan, beti urak ditu ikusten (J. P. Arbelbide); Guk ere jasan nola behar dugun, zenbanahi dorpea izanikan ere, Jainkoak igortzen digun gurutzea (Barbier); Zenbanahi maltzur eta faltsu izanik […] (Mirande).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper