Euskararen Gramatika

16.3.6. Honenbeste eta kideak


16.3.6. Honenbeste eta kideak

16.3.6a Erakusleetatik (§ 15.4) sortutako zenbatzaile hauek izenaren ezkerrean jartzen ditugu arruntean: Hor haiz gure etxean, honenbertze egun honetan (Larzabal); Horrenbeste arriskuren erdian (Mitxelena); Hantxe bai loriatzen ginela gu hainbertze lagunekin (Larre). Gramatikari batzuek esan ohi dute nolabaiteko gradazioa dagoela eta horrek izenordainen parean joan behar duela (nik honenbeste; zuk horrenbeste; hark hainbeste). Baina hori ez da betetzen tradizioan.

16.3.6b Honenbeste (hunenbertze, hunenbeste, onenbertze, onemeste), Ipar eta Hegoaldean erabilia, nahiz lehenago ageri den Iparraldean XVI. mendean. Zenbatzaileen artean sartu dugu, baina badu batzuetan konparazio kutsua: Ez dut egiazki honenbertze fede aurkitu Israel guzian (Larregi); Zuk honenbeste alegria eman didazu! (Kardaberaz); Mende luzeen lasaikeriak honenbeste eginkizun bizkarreratu digun garaian (Mitxelena); Nork susmatuko zukeen honenbeste garestituko zela bizitzea? (Oskillaso).

Askotan zehaztasun gabeko kantitatea adierazteko erabiltzen dugu: Kontsidera ezazu ez duela honenbertze urte baizen ez zinela munduan (Pouvreau); Espainiako gobernuari urtean honenbeste milioi ematen dizkiogu (Lizardi); Honenbeste hiztunetatik behera erabiltzen den hizkuntza txikia da (Mitxelena); Honenbeste kostako zela, horrenbeste lagun agertuko zirela, honelako edo halako lekutan filmatzekoa zela (Mitxelena).

Esapide batzuekin: Ez dago inor ere gure herrian honenbesteko liburua osatzeko gaia utzi duenik (A. M. Zabala, in MEIG); Emaiozu honenbertzeko bat edo hainbertzeko bat (Duvoisin).

16.3.6c Zenbaitetan izenaren ordez ere erabiltzen da: Aurten inaute festak / eder eta luze. / […] Inoiz ez dut ikusi / inon honenbeste (Etxagarai); Zugatik eta bakarrik zugatik daramat honenbeste (G. Arrue); Nola aldatu ote naiz honenbeste? (J. Zabaleta); Zenbait estatuk badituzte horretarako programa bereziak (honenbeste ordainduz hilabetero […]), aurrezki plan […] (Pérez Iglesias, Salaburu).

16.3.6d Horrenbeste (horrenbertze, horreinbertze, orremeste, urrenbeste) Axularrek erabiltzen du dagoeneko. Izenekin erabiltzen da: Etorkizunak ematen dizu horrenbeste beldur? (Mogel); Ez dezagun eduki horrenbertze dolu (Xalbador); Horrenbeste arriskuren erdian (Mitxelena). Zehaztasunik gabeko kantitatea adieraziz: Tratatu nuen zer kondizio zeuden. Horrenbeste diru traspasoan eta holako errenta hileko (Albeniz). ‘Neurri batean’ adierazi nahi duela: Zergatik horrenbeste harrotu zeure burua? (Mogel); Ez zekiat zer dela eta luzatzen duen horrenbeste Udaberriak (Mitxelena). Izenaren ordez: Horrenbeste zuri zor (Kardaberaz); Ez nekien horrenbeste, eta barkatu egidazu ofenditu bazaitut (Mogel).

Ezezko testuinguruetan horrenbeste ere erabiltzen da: Izango ote dira hirutatik bat? Ez eta horrenbeste ere (Agirre Asteasukoa). Esapideetan: Balantzan bezala egon naiz horrenbesterekin utziko dudan edo ez gai hau (Agirre Asteasukoa); Horrenbesterekin esan dut ez dudala Oihenart poeta bezala gutxietsi nahi (Mitxelena); Zure zerbitzariek egin balute bezala horrenbertzeko itsuskeria (Duvoisin); Giza-eredu jatorra dugu […] horrenbesteko lan ikaragarria egin zuelako (Mitxelena).

16.3.6e Hainbeste (hainbertze, hanbeste, hanbertze, harenbertze, arenbeste, arrenbeste, kainbertze, geinbertze…) zenbatzailea ez dute erabiltzen, ez Etxeparek, ez Leizarragak. Hegoaldean Lazarragak erabiltzen du, eta XIX. mendeaz geroztik aski arrunta da euskalki guztietan.

16.3.6f Izen zenbakarriekin doanean, aditzaren komunztadura singularrez nahiz pluralez egiten da (zenbat eta testu berriagoak, joera hau handiagotzen da): Nola egiten dute hainbertze fraidek? (Pouvreau); Aitzitik negar egiten duk/ hainbertze mila hobenez (Gazteluzar); Hemendik atera zituzten hainbeste argi txuri, gorri, urdin (Larramendi); Ez da ez hainbeste mirari / ikusi inoiz lurrean (Munibe); Galdu dituzu hainbeste arima (Agirre Asteasukoa); Hainbeste lagun galdu zutela (B. Mogel).

16.3.6g Izena zenbakaitza denean, singularrean: Duzun, beraz, laudorio zuk ere gureganik, / hainbertze on dugunean guk ere zureganik (Etxeberri Ziburukoa); Zertako beraz honi hainbertze atsegin eginen diot? (Baratziart); Gaztigatu zion Jesusi ez zezala hainbeste neke hartu (Agirre Asteasukoa); Hainbertze esne edan balu / zurituko zen gargoitik (Mattin); Ispiluak ez zion ematen hainbeste satisfazio (Urruzuno); Ze abantaila aurkitu duzu gizona baitan hainbertze merezi duenik? (Materre).

16.3.6h Esapide batzuetan ere ageri da. Hainbesteraino: Hainbesteraino lasaitua dago mundua, non gauza hauetan behar litzatekeen arreta ipintzen ez den (Agirre Asteasukoa); Tinkatzen hainbertzeraino, non Pachecok uste izan baitzuen […] jaun horrek ito nahi zuela (J. B. Elizanburu); Zenbait euskaldun hainbesteraino asaldatzen dituzten esanak (Mitxelena). Hainbesteraino eta: Ez hari haserretu, ez duk hainbesteraino eta (Elexpuru). Beste hainbeste: Pozik egongo dira Luis Mariano bere guztizkotzat daukatenak; Garat-zaleak, beharbada, ez beste hainbeste (Mitxelena); Hamar bat metro luze, bertze hainbertze zabal (J. Etxepare); Beste izaki bizi eta handi horrezaz zergatik ez duzu beste hainbeste pentsatu behar? (Villasante).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper