Euskararen Gramatika

16.2.15. Esamolde batzuk


16.2.15. Esamolde batzuk

16.2.15a Zenbatzaileek bide ematen digute esaera edo esamolde bereziak sortzeko. Horrela, adibidez, talde batean baldin bagaude eta talde hori osatzen duten lagunen kopurua aipatzen badugu honelako esaerak erabiltzen dira euskaraz: Maritxu, Jon eta hirurok joango gara; Zuek eta lauron artean egingo dugu; Karmele eta biok ezkonduko gara… Hori esaterakoan badakigu lehenengo kasuan hiru garela (Maritxu, Jon eta ni). Bigarrenean ere, lau izango gara (zuek hirurak eta ni, hain zuzen ere). Aski arrunta da esamolde hau: Berak, Jean Magüek eta hirurok erabaki genuen autoak ahal zuen bezain urruti joatea (Alonso); Ozeano Bareko uharteen historia, niretzat, hiru indonesiar adiskidek eta laurok indonesiar Ginea Berriko Jayapura hiriburuko denda batean sartu ginenean izan genuen gertakari batean dago laburbilduta (Sagarna); Coco eta biak kanpamentura heldu ginenerako, gorila-habitataren kopia txiki-txiki bat zen gela (Navarro).

16.2.15b Datari buruz ari garelarik, gaur astelehena baldin bada eta hurrengoa nahiz lehengo astelehenaz zerbait esan nahi izanez gero, forma hau erabiliko dugu: gaur zortzi, bihar zortzi, heldu den larunbatean zortzi eta abar. Berdin beste egunekin ere: hurrengo larunbatean zortzi (horrek esan nahi du hurrengo larunbatean ez, baizik eta hurrengo asteko larunbatean); Atzo zortzi etorri zen Ameriketatik eta bihar hamabost hartuko omen du berriz ere hegazkina; Atzo zortzi ortzegun goizaldera buruz supitoki ohean hila kausitu dute Albert Goienetxe, Donibane-Lohizuneko jaun medikua: Euskal Herri guziak Donibaneko auzapez bezala ezagutzen zuten gizon kartsua (Hiriart-Urruti); Bai ba, Txorokilletako neska atzo zortzi ezkondu zen, eta bere gizon gazteaz hortik zehar ezti-aldia eginda, atzo etorri ziren etxera (Orixe); Gaur zortzi, pilota partida Eibarko Astelenean (Aranbarri); Joko ona erakutsi digute eta momentu onean, ezen igandean zortzi izanen dute derbia Avironeko Baionesekin (Herria).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper