Euskararen Gramatika

16.2.14. Distributiboak


16.2.14. Distributiboak

16.2.14a Zenbatzaile zehaztuei -na atzizkia erantsiz gero, distributiboak sortzen zaizkigu: bat, bana/bedera. Eta hortik Liburu bana erosi dugu edo Liburu bedera erosi dugu. Tradizioan batez ere Iparraldean erabili izan da: […] erran zuen bertze soldadoak zigarreta bat hartuz. Bertzeek ere bedera hartu zuten (J. B. Etxepare); Nagusiak etortzen dira azote bedera eskuak (Laphitz); […] iragan mendean gure Iparrak eta Hegoak historia bedera harilkatu izanak zenbait ohar egiteko parada eskainiko digu menturaz (Xarriton).

Adibide horietan guztietan bana jarriz gero perpausak gauza bera esan nahi du: bakoitzak liburu bat, zigarreta bat, azote bat… eta abar. Ohart gaitezen bedera-rekin batera batbedera ere badugula euskaraz, baina hori beste zerbait da, bakoitza esan nahi baitu (§ 13.11): Jakobek hiltzean Josefen semeetarik batbedera benedika zezan (Leizarraga).

Gainerako zenbatzaileekin ere gauza bera: 2, bina; 3, hiruna; 10, hamarna; 100, ehuna; 999, bederatziehun eta laurogeita hemeretzina.

16.2.14b Distributibo hauek aurrekaria pluralez eskatzen dute, ezinbestean. Adibidez, perpaus hauek ez dira gramatikalak: *Nik liburu bana erosi dut; *Nik liburu bina erosi ditut; *Kotxe banatan etorri naiz. Horien ordez, beste hauek ditugu zuzenak: Guk liburu bana erosi dugu; Liburu bina erosi dugu; Kotxe banatan etorri gara. Partidetan eta, markagailuak 0-0 adierazten duenean husna edo hutsean esan ohi da. Hona adibide pare bat: Errumanian 1-0 galdu ondoren, husna egin zuten San Mamesen (Berria);Partidu hartan hutsean geratu ziren Athletic eta Cádiz (Goienkaria).

16.2.14c Hala eta guztiz, mila zenbakitik gora gauzak aldatu egiten dira eta beste eredu baten arabera doaz distributiboak: 1.000, mila bana (eta ez, *milana); 5.000, bosna mila (eta ez, *bost milana); 5.030, bost mila eta hogeita hamarna.

Ohart gaitezen, hortaz, mila zenbakiak ezin dezakeela -na atzizki hori hartu. Gauza bera gertatzen zaigu milioi delakoarekin ere: 2.000.000, bina milioi; 1.000.000, milioi bana.

Horrenbestez, bada, honela agertuko ditugu ondoko adibideok: Kafe bana hartu zuten Patxik eta Karmelek (Patxik kafe bat hartu zuen eta Karmelek beste bat); Talde horiek bina ordezkari aukeratu dituzte (talde batek bi ordezkari, besteak beste bi, besteak beste bi…).

16.2.14d Distributiboetatik aditzondoak ere sor daitezke: banaka (banazka, bederazka); binaka (binazka, bidanazka); hirunaka (hirunazka); ehunka edo ehunaka (eta ez *ehundaka, espresuki baztertua Euskaltzaindiaren Hiztegian).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper