Euskararen Gramatika

16.2.12. Ordinalak


16.2.12. Ordinalak

16.2.12a Ordinalek elementu batek serie batean edo hierarkia batean hartzen duten hurrenkera edo tokia seinalatzen dute: bigarren etxea; hamargarren jabea; hiztegiaren hirugarren liburukia; lehenbizikoak txapeldun saria eraman du eta abar. Dagokion zenbatzaileari -garren atzizkia atxikirik sortzen dira ordinalak (tradizioan badira adibideak, hala ere, -garren bereiz idatzia erakusten dutenak): zortzi, eta hortik zortzigarren. Idazteko orduan zortzigarren edo, zifra erabili nahi bada, 8., hau da, zifra ondoan puntua: zortzigarren nahiz 8.; artikulua erantsiz gero zortzigarrena nahiz 8.a.

16.2.12b Arau orokorra aipatu den hori baldin bada ere, 1 zenbatzailearen kasuan aldaera bat baino gehiago dago: lehen, lehenengo, lehenbiziko eta lehendabiziko. Lehenengo horren parean, zenbaitetan lehengo ere erabili izan da: Baina Teresa aiduru zen orain, lehengo aldiz beharbada (Mirande); Aurpegiko trasplantea egin dute Txinan lehengo aldiz, eta ondo joan da (Berria). Baina orduan anbiguotasuna sortzen da, perpaus honetan ikusten den moduan: Hau da lehengo txirrindularia.

Horrek bi esanahi bai baititu: hau da lehendik ezagutzen den txirrindularia (eta, agian, egun ez du korritzen) edo, honek irabazi du itzulia (hots, hauxe izan da lehenbizikoa). Euskalki edo hizkera batzuetan oso ongi bereizten dira bi horiek, lehengo eta lehenengo. Anbiguotasuna desegin nahi baldin badugu, bada, hobe da ordinalen kasuan lehenengo aldaera bakarrik erabiltzea.

Hori dela eta, bi gauza desberdin ditugu ondoko hauek: Lehengoan ikusi nuen eta Lehenengoan bizi da. Edo erkatu bi hauek: Egia da ez naizela lehengo jokalaria, baina oraindik maila eman dezaket; Ez naiz lehengo jokalaria, baditut aurretik hobeak direnak.

Bestetik, bost zenbakiaren kasuan (berdin bortz-ekin ere) bosgarren egiten da.

16.2.12c Azkenik, ordena bat amaitzen duenari honela deituko diogu: azken; azkenengo; azkeneko. Zenbait euskalkitan, hala eta guztiz, -engo atzizkia ez da mugatzen aipatuko kasuetara eta beste guztietan ere ageriko da, aldaera hauekin: bigarren, bigarrengo, bigarreneko; laugarren, laugarrengo, laugarreneko. Tradizioan badira lekukotasun franko (batez ere Hegoaldean): Nola diren Euskal Herrian ugariagoak eta zergatik, lehenengo izendatutakoak, bigarrengoak baino (Iztueta); Nik, hain xuxen, bigarrengoa, eta oraindaino hirugarrenik ez da izan (Lizardi); Hau bera gertatzen da zenbait aldiz seigarrengo hutsegiteetan (Agirre Asteasukoa); Mila zortziehun hirurogeita zazpigarrengo urtean, lehenengo trena ikusi nuen Espainiako partean (Txirrita). Eta gaurko idazleen artean: Lur jotzeko zorian zen MTGD. Argazkilariei egin zizkien eskariak ez ziren alferrikakoak izan: abaildura zegoen MTGD bosgarren eta seigarrengo gelen argazkien aurrean (Jon Muñoz); Hirugarrengo, ordea, galdetu beharrekoa da, zerk eragiten duen egiaz behin eta berriro ihes hori (Azurmendi).

Laugarreneko eredukoak gehiago ikusten dira Iparraldeko tradizioan: Efraimen kanpetako kontatuak izan direnak heltzen dira ehun eta zortzi mila eta ehunetara, zein beren andanetan: hirugarrenekorik ilkiko dira (Duvoisin); Hau dio armadetako jaunak: laugarren hilabeteko barura, bosgarrenekoa, zazpigarrenekoa eta hamargarrenekoa, bozkario eta jauzitara eta besta-buru ederretara bihurturen zaizkio Judako etxeari: bakarrik maita ezazue egia eta bakea (Duvoisin).

16.2.12d Lafittek birden, heren, laurden, etab. ere aipatzen ditu. Hortik sortuko lirateke: lehengusu, herengusu, herenegun eta abar.

Lehentxeago data aipatu denez gero, ez da esan beharrik ordinalak erabiltzen direla mendeak izendatzeko: hirugarren mendea eta abar.

16.2.12e Hauen pareko ditugun adberbioak -ik atzizkia dela bide sortzen dira: lehen, lehenik, aurrenik; lehenengo, lehenengorik; lehenbiziko, lehenbizikorik; bigarren, bigarrenik, bigarrenekorik; azken, azkenik, azkenekorik

Batzuetan, zernahi gisaz, lehenbizi hori izen bihurtuko da: Esango nuke nik lehenbizi hartan iluna eta argia […] zeinek zein garaituko zuen ibili ziradela (Larramendi); Badaiteke ere batzuen gibelatzeko hori bera aski zen lehenbizi hartan (Hiriart-Urruti); Apostoluen denboran, eta oraino Apostoluak hilez gero ere, lehenbizi berri hartan, hain zen debozioa handi, eta bero, ezen egunero gorputz saindua errezibitzen baitzuten (Axular).

16.2.12f Ordinalen puntu honetan ongi bereizi behar dugu jarritako ordinala sintagmaren zati bati bakarrik ala sintagma osoari dagokion: Ipar Euskal Herriko II. astea. Kasu honetan II. hori astearekin doa, eta beraz, astea dugu bigarrena. Hurrengo adibidean, aldiz, II. horrek sintagma osoa mugatzen du: II. Ipar Euskal Herriko astea. Horrenbestez, kontuan hartu behar da ordinalak zer besarkatzen duen: Hauxe dugu etxeko 2. semea; Hauxe dugu 2. etxeko semea. Azken batean, berdin gertatzen da zenbatzaile kardinalekin ere: Hauek dira bi lorategitako loreak; Hauek dira bi lorategietako loreak; Hauek dira lorategiko bi lore; Hauek dira lorategiko bi loreak.

Arlo honi dagokion Euskaltzaindiaren araua 18a da, 1994ko abenduaren 29koa.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper