Euskararen Gramatika

16.2.10. Frakzioak eta kalkulu eragiketak


16.2.10. Frakzioak eta kalkulu eragiketak

16.2.10a Frakzioak zenbakiak direla bide aurkezten ditugu: 1/2 (erdi); 1/3 (heren); 1/4 (laurden). Horrela, ordu erdia, gazta erdia, ordu laurdena, etab. erabiliko dira. Edo hiru milioi laurden galdu zituen pilotalekuan (750.000 euro) esango dugu.

Bost zenbatzailetik gora, bide desberdinak ditugu frakzio hauek adierazteko. Horrela 7/10 frakzioak, adibidez, irakurketa hauek guztiak izan ditzake: zazpi hamarren (erabiliena); hamarretik zazpi; hamarretatik zazpi; hamarretarik zazpi; hamarreko zazpi. Antzera gertatzen zaigu 2/5 frakzioarekin ere, zein horrela irakurriko baitugu: bi bosten (zientzietan erabiliena); bostetik bi; bostetatik bi; bostetarik bi; bosteko bi.

16.2.10b Ehunekoen kasuan hola egiten dugu: % 5 (ehuneko bost irakurriko da). Ehunen eta milaren erabil daitezke centésima/centième eta milésima/millième adierazteko.

16.2.10c Dena dela, ongi bereizi behar ditugu itxuraz oso antzeko direla irudi dezaketen espresio hauek: Liburu erdia irakurri zuen / Liburuaren erdia irakurri zuen. Bietan liburu baten erdia irakurri dela adierazi nahi da. Ez, ordea, hurrengo kasu honetan: Liburuen erdiak irakurri zituen. Adibide horretan, liburu multzo batetik, multzo honen erdia edo irakurri duela adierazi nahi da. Ideia hau beste modu batzuetara ere eman daiteke: Liburuetatik erdiak irakurri zituen; Liburuetarik erdiak irakurri zituen; Libururik erdiak irakurri zituen.

Hala ere, liburu erdiak irakurri zituen baldin badiogu, beste zerbait adierazi nahi dela dirudi: liburuak erdizka irakurri zituela, liburu bakoitzaren erdiraino baizik ez zela iritsi. Beste zenbait adibide jarriz: Ganbaran dauzkagun sagarretatik erdiak usteldu egin zaizkigu; Euskararentzat diren diruetatik erdiak Bilbo aldetik, euskara ez dakitenen eskuetatik, datoz; Ahopean esaten ditu berbarik erdiak; Lotan ematen ditu ordurik erdiak.

16.2.10d Kalkuluan erabiltzen ditugun eragiketak honela irakurtzen dira: Batuketa: 5 gehi 5 berdin 10 (5 + 5 = 10); Kenketa: 3 ken 1 berdin 2 (3 - 1 = 2); Biderketa: 4 bider 3 berdin 12 (4 x 3 = 12); Zatiketa: 4 zati 2 berdin 2 (4 : 2 = 2).

Plus eta minus terminoak zenbakiaren positibotasuna eta negatibotasuna adierazteko erabiltzen ditugu. Horrela, honako ekuazio hau, ondoren jartzen den bezala irakurriko da: 5 + (-3) + (-1) = 1, Bost gehi minus hiru gehi minus bat berdin bat. Beraz, bada, positibotasun-negatibotasun zeinuak ditugu plus eta minus.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper