Euskararen Gramatika

16.2.1. Sarrera


16.2.1. Sarrera

16.2.1a Honako hauek dira zenbatzaile zehaztuak:

0

zero, huts

1

bat

2

bi

3

hiru

4

lau

5

bost (bortz)

6

sei

7

zazpi

8

zortzi

9

bederatzi

10

hamar

11

hamaika

12

hamabi

13

hamahiru

14

hamalau

15

hamabost (hamabortz)

16

hamasei

17

hamazazpi

18

hemezortzi (hamazortzi)

19

hemeretzi

20

hogei

21

hogeita bat

22

hogeita bi

25

hogeita bost (hogeita bortz)

30

hogeita hamar

31

hogeita hamaika

32

hogeita hamabi

33

hogeita hamahiru

40

berrogei

50

berrogeita hamar

60

hirurogei (hiruretan hogei)

61

hirurogeita bat (hiruretan hogeita bat)

62

hirurogeita bi (hiruretan hogeita bi)

70

hirurogeita hamar (hiruretan hogeita hamar)

80

laurogei (lauretan hogei)

81

laurogeita bat (lauretan hogeita bat)

82

laurogeita bi (lauretan hogeita bi)

100

ehun

101

ehun eta bat

102

ehun eta bi

200

berrehun

300

hirurehun

400

laurehun

500

bostehun (bortzehun)

600

seiehun

1000

mila

1200

mila eta berrehun

1984

mila bederatziehun eta laurogeita lau

1.000.000

milioi bat

10.000.000

hamar milioi

1.000.000.000

mila milioi (miliar bat)

Ikus Euskaltzaindiaren 7. araua: “Zenbakien idazkeraz”, Bilbon, 1994ko urriaren 28an onartua.

16.2.1b Zenbatzaile horiek ez dira zatigarriak batetik hamarrera: bat, bi, hiru, lau, bost, sei… Gauza bera gertatzen da hogei, mila, ehun eta kopuru handien markak ezartzen dituztenekin: milioi eta abar. Hamarretik aurrerakoak zatigarriak dira: hamabi (hamar+bi), hamasei (hamar+sei), hirurogeita hamar eta abar. Hamaika-rekin zalantzak sortzen dira etimologia aldetik: bistan da hamar duela lehenbiziko zatian, baina amaierako -ka horren jatorriaz zalantzak dituzte espezialistek.

Multzokatu ere hogeika multzokatzen dira zenbatzaileak euskaraz, inguruko hizkuntzetan ez bezala: hogei, berrogei, hirurogei (hiruretan hogei), laurogei (lauretan hogei) eta abar.

16.2.1c Zenbaki izen kolektiboak ere ibiltzen ditugu: hamarreko, dozena/hamabiko, ehuneko (baina ehunka etorri ziren), milako eta abar: Dozena bat bertso nahi nituzke jarri (Larzabal); Dozena bat hasgorapen biziz (Pouvreau); Hamabi dozena arbola (Lafitte); Hor ez daude, bada, dozenaka (Urruzuno); Zure dirua galdua zenuke: dozena bat pinta edan orduko (Zerbitzari); Hamarreko bat erranen dugu bakarrik (Barbier).

16.2.1d Esan behar da 3 eta 4 zenbatzaileak kasu markak hartzen dituztenean, artikulu ondotik -r- bat tartekatu behar dela. Horrela, hiruretan edo lauretatik esango dugu. Kontuan izan, dena dela, zenbait hiztunek hedatu egiten dutela r hau beste zenbakietara ere, baina hori euskara idatzian ez da egokia. Hortaz, bada, *seiretan, *zazpiretan eta antzekoak ez dira ontzat ematen. Horien ordez seietan eta zazpietan dira forma zuzenak.

Ikus Euskaltzaindiaren 8. araua: “Zenbakien deklinabideaz (hiru, lau)”, Bilbon, 1994ko urriaren 28an onartua.

Lau zenbatzaileak kasu markak hartzen dituenean bokalez amaitzen den beste edozein hitzek bezala hartzen ditu: lauan, lautik, laura eta abar. Ez du, hortaz, gau (gauean, gaurik, gaueko…) hitzaren eredua segitzen, hitz hori salbuespena baita.

Ikus Euskaltzaindiaren 29. araua: “Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea”, Bilbon, 1995eko otsailaren 24an onartua.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper