Euskararen Gramatika

15.4.10. Ber daramaten forma batzuk


15.4.10. Ber daramaten forma batzuk

15.4.10a Adberbioak eta forma klixetuak sortu ditu euskarak ber- honetan oinarrituak. Holakoak ditugu halaber, beraz, berez… eta horien gisakoak.

Halaber batez ere Iparraldean erabili izan da, nahiz XX. mendean Hegoaldera ere hedatu zen. Adberbio honi buruzko xehetasunak § 42.19.5 atalean ikus daitezke. Hala adberbio modalak eta ber morfemak osatua da: ‘gauza bera’, ‘gisa berean’… holako zerbait esan nahi du, eta diskurtsoaren atalak egituratzeko erabiltzen dugu: Halaber hura behar du penen kausaz gaitzetsi (Etxeberri Ziburukoa); Bada halaber bere burua bakean daukanik, eta bertzeen baketzera entseiatzen denik (Pouvreau); Halaber baldin nehork konbatik egiten badu, ez duk koroatzen baldin bidezki konbatitu ez bada (Leizarraga). Etxeberri Ziburukoak halaberki ere erabiltzen du, sinonimo gisa esanahiaren aldetik: Eta guri halaberki egiguzu dohaina, betiere kunplitzeko zure saindu errana. Gaurko idazleen artean ez du lekukorik.

15.4.10b Berez formak ere ber morfema erakusten du barruan. Batez ere Hegoaldean erabili izan da tradizioan, XVII. mendetik aurrera: Leizarraga (bere-berez) eta Pouvreau dira salbuespen ia bakarrak. Berez bere lokuzioa, ordea, batez ere Iparraldekoa da: Lehengo konfesioak gaizki egin badira aurkitzeko salbazioko bide berez bakarra, zeina den konfesio ona (Mogel); Gizonari berez edo bere naturalezaz datorkio gurasoak amatu eta honratzea (Astarloa); Hizkuntza hori berez baitzetorren ahora batarekin eta bestearekin mintzatzeko (Mitxelena); Zeren hazi humanoa bere-berez korronpitua baita (Leizarraga); Espainiaren meneko izanagatik, berez bere dabil asko zeretan (J. Etxepare).

Zenbaitetan lehenbiziko edo bigarren pertsonari dagokio: Berez zaharrak garen guztiak behar genuke aitortu (Mendaro); Berez eztarri txarrekoa banaiz ere (Zendoia). Ofizioa adierazteko ere balio du: Zapataria da berez (Xenpelar).

15.4.10c -xe ber- segida ere morfema honekin sortzen da: Horixe bera da pentsatzen dudana (Larzabal); Horixe bera gogoan nindoan, apaizarekin arrazoinka ari hintzelarik (Larzabal); Horixe berberori egiten du hemengo emakume andaluziar batek (J. B. Bilbao); Lo-kuluxka txiki bat egin dut hementxe bertan (Morillo); Hantxe berean utzi genuen gizagaizoa bi lagunekin (Zerbitzari); Hantxe berean gelditu (M. Etxamendi).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper