Euskararen Gramatika

15.4.9. Forma berrindartuak


15.4.9. Forma berrindartuak

15.4.9a Berau, berori, bera forma indartuei oraindik ere indar handiagoa eman nahi badiegu, aski dugu aurretik ber- eranstea berriro ere: Zubia igaro ondoren, berbertan duzu geltokia; Endañetak eta Perurenak iazko apustu berbera egin dute aurten ere.

Beste hainbat hitzekin, errepikatzen ditugunean, gertatzen den fenomeno beraren aurrean gaude: azal-azalean; sakon-sakonean; zuri-zuri. Errepika horrek indar handiagoa ematen die.

15.4.9b Bi aldiz indartua dela ematen du berbera aldaerak (ber-ber-a). Oso erabilia da tradizioan Iparraldeko eta Hegoaldeko autoreen artean. Bietara hori ere (determinatzaile modura eta aposizioan): Uste berberekoak izaki / Jaunaren jujamentuak berberak zuritzen. Hona adibide batzuk: Seguratu zen Enperadore berberak zirela (Lizarraga); Baina usaina, usaina, denak susmo batean egon, uste berberekoak izaki (Anabitarte); Eta Nikanorrek berberak hartu berri duen biziera narrats eta guztia beharrekoaz… (Erkiaga); Orduan begiak altxatu eta ez zuten ikusi nihor Jesus berbera baizen (Haraneder); Bere aita Asaren bide berberaz ibili zen, hartarik ez zen makurtu eta aitaren aitzinean zuzen zena egin zuen (Duvoisin); Jaunaren beldur sandua mendez mende iragaiten; Jaunaren egiazko jujamentuak berberak zuritzen (Artxu).

15.4.9c Ez da ezinbestekoa bera edo berbera horrek hirugarren graduko erreferentzia izatea. Aurretik beste pertsonetako izenordaina badu, orduan erreferentzia ere hartara egokitzen da: Eri hau nor da? Ni naiz, ni bera (Duvoisin); Bai, ni bera (Larzabal); Zu ote zara? Zer bada! Zu bera ote zara? (Duvoisin); Zu bera Zeruko ateraino jauzika “xirula” soinuz etorri zara (Harispe); Oi egun dohatsu eta zorionezkoa! Eta ni bainago, ni horren dohatsutasun handiari begira? Bai, ni berbera (Duvoisin).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper