Euskararen Gramatika

15.4.8. Hura eta bera


15.4.8. Hura eta bera

Esan dugu bera bakarrik ere azal daitekeela izen sintagma osatuz. Hirugarren pertsonako izenordain balioa du orduan. Izenordainak (ikus 13. kapitulua) aipatzean ikusi ditugu honako hauek: ni / nihaur, neu, nerau…; hi / hihaur, heu, herori…

Bera ere, bada, sail horretakoa da: hau/berau; hori/berori; hura/bera. Baina lehen esan bezala, berau eta berori bizkaieraz izan ezik, oso gutxi azaltzen diren formak dira.

Nola jakin noiz erabili hura eta noiz bera? Dirudienez puntu honetan lege desberdinak aurki ditzakegu ekialdean eta mendebaldean. Oro har, honako kasuok bereiz ditzakegu:

1. Hau/hori/hura, izenordain bezala, hirugarren pertsona (hots, ez hiztun ez entzule ez dena) seinalatzeko erabiltzen ditugu. Hirugarren pertsona hori eta erakuslea perpaus berean aurkitzen badira (kontuan izanik perpaus nagusiak eta bere mendeko perpausek, perpaus bakarra osatzen dutela), bera erabili ohi dugu (ez hura): Baina Jesusek deitu zion berarengana, eta erran zion […] (Hualde); Hark uste du ez dagoela bera legezko Barberurik Bizkaia guztian (Mogel); Hazpandarrak […] plazaren ezin ezagutuz ari dira […] Pilota, berek ez dakitelarik nola, bihurtzen dute aldi bakoitx ostatu saihetsari buruz (J. Etxepare).

2. Erakusleak seinalatzen duen pertsona eta erakuslea perpaus desberdinetan azaltzen direnean. Kasu honetan bestalde, bi egoera bereiz ditzakegu:

a) Ekialdeko euskalkietan hura erabiltzeko joera nabari da halakoetan: Karno bere errotaren barnean bere atzaparrez joka, ez nintekeen ase hari beha egotetik (J. Etxepare); Piarres Adamek niri erran istoriak, hark erran bezain ongi ezin ezarriko ditudala zure begien aitzinean (J. B. Elizanburu); Nire bi lagun lehen bizkaitarrak han zituan jadanik […] Ohartu ninduan ez zela arbola hori haiek bezperan erran zuten bezain estalia aranez (J. B. Elizanburu).

b) Mendebaldeko euskalkietan bera erabiltzeko joera handiagoa dago, erakusleak seinalatzen duen hirugarren pertsona jadanik aipatua bada: Eleizaldek bazekien […] bi alde berezi dituela gure hizkuntza jasotzeko lanak […]. Berak 1918an Oinatin egin zuen hitzaldi ezagunean (Mitxelena); Ez da zalantzarik Lizardigan […] Alferrik bilatuko duzue beragan Europa eta mundu guztia dardarazten hasia zen lur-ikararen berririk (Mitxelena).

Hala ere, bera-ren ordez hura erabili ohi dugu honako bi kasuotan:

1. Bera-k seinalatzen duen hirugarren pertsona aurreko perpausean aipatua izan arren, bera-ren aurrekaria izan daitekeen hirugarren pertsona bat eta bera perpaus berean daudenean: Deabrua sartzeko bere zakuan agindu zion. Sartu zen, eta Juan-soldaduak ikuen eskegita ipini zuen. Eta hari harrika egiteko agindu zien eskola mutilei (J. M. Barandiaran).

Kasu horretan, hari erakusle (izenordain) aurreko perpauseko deabrua-ri dagokio. Bestalde, hari dagoen perpauseko subjektua Juan-soldadu da. Berari erakusle (izenordain) indartua erabiliko bagenu, seinalatzen dena Juan-soldadu dela pentsatuko genuke. Deabruari harrika egiteko agindu zien Juan-soldaduk eskola mutilei da, ordea, hor duguna. Nahasketarik sor ez dadin, erakusle ez-indartua azaltzen da.

2. Erakusleak erakusten duen pertsona gehiagoren arteko bat bada: Eta gau hartan ehiztari haietako beste batek deitu omen zion etxekoandraren bizitokian. Baino hark ere, lehenak bezala, leihoa ezin itxirik gaua pasatu omen zuen (J. M. Barandiaran).

Ehiztariak bat baino gehiago izanik, haietako bat seinalatzeko, erakusle ez-indartua erabiliko dugu.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper