Euskararen Gramatika

15.4.7. Bera aposizioa


15.4.7. Bera aposizioa

15.4.7a Bera-k izen sintagma ere osa dezake, baina beste izen sintagma batekin aposizioan doan izen sintagma, izen sintagma horrek hartzen duen mugatzaile eta kasu marka edo postposizio atzizkia hartuaz: Hanbatenaz ere zuzenkiago, non haurrak baitzuen han berean, bi urratsetan, erlisionezko irakaspenen hartzeko bidea (J. Etxepare); Edo uste al du inork mesede bat egiten diola Mariari bere alaba izanarekin? Deabruaren beraren soberbiak ez luke gehiago asmatuko (Agirre); Bitartean, abadeari berari begira, esku eskolari aldarera eragiten diola […] (Zamarripa); Akusatu zuten bi lekukok abadearen aitzinean, abadearekin berarekin aditurik (Axular).

Adibide horietan bera aurretik doan izena azpimarratzeko erabiltzen da.

15.4.7b Leku kasuetan (hots, -n, -ra, -tik kasu marka hartzen duten sintagmekin nahiz leku adberbioekin), bera beste izen sintagma batekin aposizioan ageri da askotan: Bihotza erdiratzen zitzaien zorionaren zorionez! Han berean xoratu ez baitziren! Beharrik da euskalduna kaso onekoa (Barbier); Ezagutu zuenean hurbildua zela jadanik bere azken orenera, eramanarazi zuen bere burua elizarat, hartu zituen elizakoak eta, handik beretik, haren arima saindua joan zen hirurogei eta hamabi urtez maitatu eta zerbitzatu zuen Jainko Jaunarengana (Joanategi); Ohartzen bazara zure sakelan, sast edo sist, sartzera doakizula esku arrotz bat, ez zara luzaz egoiten zure baitan gogoeta: “Zer ote da hau?” Ez; baina krak berehala zuk ere zure eskua hara berera (Hiriart-Urruti); Azken xehetasunendako, igandean, hemen berean, hamaiketan, elkar ikusiko diagu (Larzabal); Lehenik, gaurko elizkizunen ondotik, plazan eginen da beste bat, hor berean, herri guziari eskainiko zaio edatekoa urririk (Larzabal); Etxahunek atzeman zuen aterbe herri horretan berean (Lafitte); Eurek uste dute ez dagoela inon ez justiziarik ez beste gauza onik hementxe bertan baino (J. B. Bilbao); Hemen bertan, datorrela musika hona (Barriola).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper