Euskararen Gramatika

14.10.5.8. Zenbait debeku


14.10.5.8. Zenbait debeku

14.10.5.8a Izen sintagma baten barruan aurkitzen den adjektiboak maila adberbioren bat baldin badarama edo, eskuarki, maila adierazteko erabiltzen dugun itzuli horietakoren bat baldin badarama, konparazio perpaus bat, adibidez, oso kontuan izan behar dira zenbait debeku eta traba.

Horrelakoetan izen sintagma mugaturik joan ohi da, baina mugatzaile modura -a edo -ak (pluralean) duela: oso gizon petrala; hain liburu interesgarria; etxerik merkeenak; Andoni bezain gizon ospetsua eta abar. Holako izen sintagmek nekez onartzen dituzte zenbatzaile numeralak eta bestelakoak. EGLUn esaten da ondoko perpaus hauek bezalakoak ez diruditela oso bidezkoak, eta haien gramatikaltasuna zalantzan jartzen duten galdera marka batekin ageri dira: ?Oso neska polit bat etorri zitzaigun; ?Neska oso polit asko ikusi genituen hondartzan; ?Arazo oso garrantzitsu bat. Eta horiek baino “askoz jatorragotzat” jotzen dira beste hauek: Oso neska polita etorri zitzaigun; Oso arazo garrantzitsua; Arazo oso garrantzitsua (EGLU-I: 197).

14.10.5.8b Hala ere, eta egia izanik batzuetan hiztun askorentzat biziki gogor gertatzen direla, ezin dugu ukatu holako adibide batzuk gure tradizioan ere ikusten ahal direla: Konfesio oso jeneral bat eskatzen dutenak (Mendiburu); Kontrizio oso egiazko bat (Añibarro); Gizon oso jakitun bat (Mirande); Berri oso eder bat (Urruzuno); Arrain oso polit bat (Larzabal); Jangai oso gozotsu bat (Lhande); Saindutasun oso eta perfektu bat (Mihura). Eta gaurko idazleen artean ere badira: Oso irudi bakun bat (J. Zabaleta); Diseinu oso desberdin bat (X. Arregi); Min oso zehatz bat (Atxaga); Hots oso fin bat (Saizarbitoria) eta abar. Adibide guztietan bat ageri da: beharbada ez da zenbatzailea, baizik artikulu zehaztugabea.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper