Euskararen Gramatika

14.10.5.7. Harridura esaldietan


14.10.5.7. Harridura esaldietan

14.10.5.7a Ondo eta asko adjektiboen ondoan erabiltzen ditugula esan dugu lehenago eta era honetako esamoldeak batez ere harridura adierazten duten perpausetan erabiltzen ditugula: Ondo zapalduak bizi ginen orduan! Adjektiboak oso normalak dira harridurazko esapideetan. Hain zuzen, harridurazko esapide hauetan dute bere lekua berez galdetzaile (ikus 17. kapitulua) diren zenbait elementuk ere, zein, ze, zer, nolako (zelako): Zein polita zegoen (Anabitarte); Zein polita den (Agirre); Zein ederra zaren (Mendiburu); Zein ederra, garbia… (Lizarraga); Zein ederra zaren (Duvoisin) eta abar. Zein mailakatzailearen parekoa da zeinen ere, aise gutxiago erabilia. Erabiliak dira, halaber, ze eta zer ere: Ze itsusiak (Astarloa); Ze harrigarrizko trebetasuna (Manezaundi); Zer harrigarria (Webster); Eta egun hartan zer polita… (Leizarraga); Zer polita den (Iraola) eta abar. Gaur egun ere zein da gehien ageri dena, baina ze eta zer ere erabiltzen dira, eta ez gutxi, bai literaturan eta bai, batez ere, hizkera bizian. Nolako eta zelako (bizkaieraz) ere arruntak dira harridura perpausetan: Nolako damua (Mogel); Nolako mesedea (Agirre Asteasukoa); Nolako argi-hastea (Lizarraga); Zelako ahotsa (Lauaxeta); Zelako bekatua (Astarloa) eta abar. Zein (eta ze, zer, zeinen ere) adjektiboaren maila adierazten duten mailakatzailetzat har daiteke. Alegia, zein polita den itsasoa!, itsasoa oso polita da esateko beste modu bat besterik ez da.

Zein nahiz beste aldaera guztiek adjektiboaren maila adierazten dute eta aditzari zehar-galderaren -en atzizkia erantsi behar zaio, adibideetan ikusten den gisan.

14.10.5.7b Hortaz, ikusten denez, zer horrek balio bat baino gehiago bereganatzen ditu: galdetzailea (zer ordu da? galdetzen dugunean bezala); mailakatzailea (zer polita den zerua), eta azken honetatik nahikoa hurbil gertatzen dena baina adjektiboarekin gabe izenarekin agertzen denean: Zer ondasunak ekarri dituen […] Jaunaren hitzak! (Agirre Asteasukoa). Hemen nolako-ren baliokidea da. Azken zer hau ez da egiazko galdetzailea, galdetzaileak izen sintagma mugagabean joatea eskatzen baitu, baina nolako horrek, berriz, izen mugatua: Zer liburu nahi duzu? = Zein liburu nahi duzu?; Zer ondasunak ekarri ditudan = Nolako ondasunak ekarri ditudan.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper