Euskararen Gramatika

14.10.5.6. Berdintasunezko konparazioak


14.10.5.6. Berdintasunezko konparazioak

14.10.5.6a Konparazioaren atalean aipatu beharrekoak dira, halaber, nahiz eta adjektiboari atzizkirik erantsi gabekoak izan, berdintasunezko konparazioak. Berez, hauek ere perpaus elkartuak dira, nolabait laburtuak agertzen direnak. Aurrerago (§ 32.2) luzexeago mintzatuko bagara ere hauetaz, adjektiboen mailakatzeaz ari garenez gero, hemen ere zerbait aipatu beharrean gara. Eta -ago eta -en atzizkiak aipatu ditugun bezala, berdintasuna nola adierazten dugun ere esan behar. Ikus ditzagun bi adibide hauek: Erronkari Basabürüa bezain ederra da; Auto hori ez da nirea bezain zaratatsua. Adibide horietan ere eder eta zaratatsua izenondoen maila adierazten dugu, oso ederra edo zaratatsuena esaten dugunean bezala. Baina oraingoan bi elementu edo bi izen sintagma konparatzen ditugu, eta adjektiboaren aurrean konparaburua den izen sintagma + bezain ezartzen dugu. Era honetako egiturak arruntean predikatuan agertzen zaizkigu: Telebista hau beste hori bezain garestia da. Baina izen sintagmaren barruan ere ager daiteke era honetako konparazio perpaus bat (laburtua nahiz laburtu gabea): Zu bezain neska polit gutxi dira herri honetan.

14.10.5.6b Konparatzen diren bi muturrak aditzera eman gabe, askotan bat suposatu egin ohi dugu. Horrelakoetan, honen, horren, eta hain mailakatzaileak ezartzen ditugu. Horiek, sintaxiari dagokionez, bestelako maila adberbioen jokabidea dute. Hain euskalki guztien tradizio idatzian erabili izan da: Errege, ezta egundaino lurraren gainean hain emazte ederrik sortu (Axular); Hain prestuak (Kardaberaz); Ain miragarriak ziren (Agirre Asteasukoa) eta abar. Horren ondoan ditugu Gauza hori horren garrantzitsua bada, esan ezazu bezalako esapideak. Baina batez ere hain erabili izan da literaturan, eta hain da egun ere gehien erabiltzen dena. Berez, hiru mailatakoak badira ere, eta teorian hirurek balukete toki, bai tradizioan eta bai gaur egun hain aldaera da maizen ikusten dena.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper