Euskararen Gramatika

14.10.3. Marka morfologikoak


14.10.3. Marka morfologikoak

14.10.3a Marka morfologiko erabilienak -sko/-xko eta -ska/-xka dira: gaztesko, harrosko, ilunska, gorriska, zozoska eta abar. Hola ageri dira mintzoen arabera. Euskaltzaindiak ez du arau zehatzik eman aldaera horien artean baten batek lehentasunik duen besteen gainetik, baina praktikan, hiztegi batuan egin diren aukera guztiak -xko/-xka aldekoak dira, besteei buruz deusik esaten ez bada ere: luzexko, handixko, urrunxko, hurbilxko, horixka, gorrixka eta abar.

Zer desberdintasun dago kamioneta berde, zahar eta luze sintagmaren eta kamioneta berde, zahar eta luzexka sintagmaren artean? Edo aurpegi hori eta aurpegi horixka-ren artean? Gehienetan, holakoetan nahiko edo holako zerbait adierazten du esapide horrek: nahiko luzea, horikara eta abar. Batzuetan soberatasuna adierazteko ere erabiltzen da: Gaztexko zara manera horretan mintzatzeko.

14.10.3b Beste batzuetan -xe atzizkia ere erabiltzen da: finituxe, egintxe, lotsatuxeEuskararen batasuna egintxe zela pentsatu izan dugu; Lotsatuxe nengoen semearen irudia lohituko ote nion; Atea zabalduxe utzi zuen; Egun horretan akituxe utzi zuen bere burua eta abar. Horiek ‘ia egina’, ‘pixka bat lotsatua’, ‘pixka bat zabaldua’ eta ‘ia akitua’ esan nahi dute. Konparatiboekin ere ageri da askotan: handixeago (‘pixka bat handiago’), handixeegi eta abar.

Bizkaia aldean, batez ere, -tzar erabiltzen da. Gehienetan izenekin (harritzar hura eraiki zutenak ez ziren bertakoak; sarrerako atetzarra autoarekin eraitsi zuen) ageri bada ere, Azkuek zioenez, zenbaitetan adjektiboei ere lotzen ahal zaie: handitzar. Gaurko idazleen artean ere itsasontzi handitzar horiek edo min handitzar batek joa bezalakoak ageri dira.

Badira beste bi atzizki txikigarri: -txo eta -to. Hola esaten dugu, adibidez, neskato beltzarantxo bat ikusi dugu atean. Hor sartzen dira txikitxo, pobretxo, gorritxo, luzetxo eta abar. Bai bata eta bai bestea arrunta da izenekin edo beste kategoria batzuekin ere erabiltzea: neskato, hobeto, gaizto, polito, ezertxo, ondotxo, haurtxo, gehitxo eta abar.

Beste atzizki batzuk (-ats, -ail, -tsu) koloreekin erabiltzen ditugu batez ere: gorrats, gorrail, gorritsu eta abar. Hemen sartzen ditugu luzetsu, zoriontsu, distiratsu, irribarretsu, arriskutsu eta abar. Lehenbiziko bi atzizkiak oso gutxi erabiltzen dira.

14.10.3c Indarra emateko edo, batzuetan izenondoa errepikatzen dugu: polit-polita da hori; gorri-gorriak dira etxean ditugun loreak; liburu eder-ederra da; txiki-txikia sentitu nintzen eta abar. Errepikatze hau ez da adjektiboekin bakarrik gertatzen, eta adberbioekin ere gauza bera egiten dugu anitzetan: poz-pozik etorri zen; blai-blai egin ziren, neka-neka eginda etorri dira menditik

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper