Euskararen Gramatika

14.10.2. Marka fonetikoak


14.10.2. Marka fonetikoak

14.10.2a Mailakatze hori egiteko marka fonetikoak (handiiiia), morfologikoak (handixea da), adberbioak (arrunt handia) eta konparazio atzizkiak (handiagoa) erabiltzen ditugu.

14.10.2b Balio bereizlerik ez dutenez, gaitz da arlo honetan zehazki mintzatzea marka fonetiko hauetaz. Baliabide hauek ahozko hizkerari dagozkio eta, horrenbestez, arruntean, ez dute idatzian (bustidurak salbu) aztarnarik uzten.

Zernahi gisaz, hiru marka mota aipa daitezke: azentua, palatalizazioak eta kontsonanteetan gertatzen diren zenbait ezaugarri fonetiko azkartzea.

Hola, sarritan silabako bokalaren luzapenaz lagundurik markatzen dugu azentua, eta anitzetan lehen silaban egiten dugu marka hori: jáaaaatorra duk hori gero!; sorgin gáaiztoa zen hura. Baina horrek ez du esan nahi beti hola egin behar denik, anitzetan beste silaba batean ere egin baitaiteke: edéeeeerra da! Hori da mailakatzeko erabiltzen dugun lehenbiziko bidea.

14.10.2c Euskaraz bustidurak garrantzi handia du, eta adjektiboekin ere baliatzen dugu anitzetan: nolakoa den testuingurua, ur hotza gauza bat da, ur hotxa bestea. Edo gizon zozoa eta gizon xoxoa. Palatalizazioa erabiltzen dugu, hain zuzen ere, forma hipokoristikoak sortzeko. Hortaz, adjektiboekin eztigarri gisa baliatu ohi dugu, ez goi maila adierazteko. Hala ere, oso neke da kontu horietan arau zehatzik ematea: gozo/goxo, zuhur/xuhur, bizi/bixi, labur/llabur, zintzo/txintxo eta abar. Dena den, askotan bi formak zeharo lexikalizaturik ageri dira, zeinek bere esanahi propioa duela. Hori da, hortaz, erabiltzen dugun bigarren bidea: gaizoa eta gaixoa aski diferenteak izan daitezke.

14.10.2d Bada, gainera, hirugarren bide bat: kontsonanteetan zenbat ezaugarri fonetiko indartzea, nolabait esateko. Puntu hau beste biei lotua agertzen zaigu anitzetan. Gisa denez, frikarietan nabarituko da hobekienik, txistukarietan (assssko, hasssserre…) nahiz —hasperena bizi den tokietan— soinu hasperenduetan (hhhandia, hhhitsa, zikhhina…, zeinetan hasperentzea indar handiagoz gertatzen baita). Zenbait lekutan /rr/-rekin ere holako zerbait gertatzen da: izugarrrria, harrrroa

Marka fonetiko horiek beste mailakabideekin metatzen ahal dira: goxo-goxoa, biziki luxea, oso txintxoa… Eta esan behar da, bestetik, adierazkortasun bide hau izenekin ere gertatzen dela, enfasi kontua baita azkenean.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper