Euskararen Gramatika

14.2.2. Funtzio murriztailea duten adjektiboak


14.2.2. Funtzio murriztailea duten adjektiboak

Adjektiboek berez funtzio murriztaile bat izan dezakete zenbaitetan. Hori da adjektiboen beste ezaugarri bat. Konpara ditzagun ondoko bi perpaus hauek: Florentziako monumentu harrigarriek txundituta utzi naute; Ordenagailu eramangarriak gero eta erabiliagoak dira. Pentsatzekoa da Florentzian monumentu harrigarriak eta ez-harrigarriak izango direla, toki guztietan gertatzen den gisan. Baina hiztunak ez du bereizketa hori egin, eta hiri hartako monumentu guztiak jotzen ditu harrigarritzat. Edo, beste modu batera esanik, harrigarriak diren zerak bakarrik jotzen ditu monumentutzat. Gauza bertsua gertatzen da hortz zuriak, haitz gogorrak, gau ilunak, ezpain gorriak edo belai berdea diogunean, adibidez.

Aldiz, bigarren perpausean, eramangarri adjektiboak murriztapen bat ezarri dio ordenagailu izenari: hori esaten duenak nahita baztertzen ditu mahaiko ordenagailuak, eta multzo batekoak bakarrik aipatu nahi ditu. Bigarren perpausean, baina ez lehenbizikoan, erakusten du adjektiboak funtzioa murriztaile hori. Eta gauza bera gertatzen zaigu kale estu, kafe bero edo irakasle maitagarri esaten dugunean ere, adjektibo horiek kale, kafe eta irakasle mota batekin bakarrik lotzen baititugu.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper