Euskararen Gramatika

13.10.4. Zein izenordaina


13.10.4. Zein izenordaina

13.10.4a Zenbait euskaldunek nor ez dute erabiltzen pertsona izenordain galdetzaile bezala eta nahiago dute zein-ez baliatu: Zein etorri da?; Zeinekin joango zara zinera?; Zein ez litzateke tristatuko hori entzunik? (AstLas). Erabilera hedatuenak esaten du nor erabili behar dugula termino ez-markatu gisa (nor etorri da?) eta zein, berriz, multzo batean aukera egin nahi denean (horien artean zein da zure anaia?, adibidez). Baina arau nagusia hori izanik ere, bietara hausten da: zein erabiliz nor-en tokian (zein zara zu?) eta nor ere zein-en tokian (zuetatik nor da Peru?). Iparraldean zoin da gehien erabiltzen den aldaera, batzuetan zuin ere ageri bada ere.

13.10.4b Esapide batzuetan erabiltzen dugu:

-tik zein: Bietatik zein da zaharrena?; Horietatik zein da jokalari hoberena?

zeinek… zeinek… zeinek: Aritu dira, zeinek hartu, zeinek eraman, zeinek ordaindu, zeinek ireki…

zein… -ago: Hango herriak ikusi genituen, zein ederrago;

zein eta: Honela esaten zunan: Zein-eta dira gorputzen lau doaiak? (Orixe);

zein besterik: Zein besterik maite duzu?

zeinek jakin/ikusi/entzun…: Zeinek jakin nor geldituko den azkenean hemen; Horrenbeste euro, zeinek aurki lezakeen!

zein izan: Zein naiz ni, nerez, berriz diot, erdian jartzeko? (Txillardegi);

zeinek ez: Zeinek ez du maiteko holako gizona; Zeinek ez zuen txakolin freskoaren laguntzaz amets egiten? (P. Rekalde);

zein bere: Zein bere txandan; Noelen Kutxatik irtendako animaliek areago dirudite Artistaren batek zein bere aldetik irudikatuak (Juan Garzia);

zein baino zein: Amondarrek gaiztakeriarik asko egin dute, zein baino zein handiago (Elizen arteko Biblia); Zein baino zein nabarmenagoak ziren aitaren arreta bereganatzen zuten bideko lagun haiek (Lertxundi);

zein ere… ‘orobat’ zentzuarekin: Kontu honetan zein ere besteetan aitzindaria izan zen Etxahun-Iruri (Berria); Sirian zein ere mundu zabaleko beste hamahiru herrialdetan, dena den, segurtasun neurri zorrotzak indarrean jarri zituzten bozketa hauen karietara (Berria);

‘norbait izan’ adierazi nahi duela: Barneko jantzia zeinek garbiturik ez duela (Agirre); Prezio horretan bada zeinek erosia (Uztapide) eta abar;

zein ere den ere erabiltzen da: Baina bertze anitzek zein ere den ez ezagutu eginen diote (Mendiburu); Baina zein ere den egiazko istorioa, badago aski ziurgabetasun, negozio honetarako, eskuizkribua sekula ez zela galdu uste izateko (O. Arana); Zein ere den txiki objektu bat, bada beti argi bat hura handiarazten duena (Jon Muñoz).

13.10.4c Erlatibozko perpausetan, perpaus buru gisa, mugagabean eta aditz laguntzaileak bait- hartzen duela: Aingerua da hitz greko bat, zein erran nahi baita enbaxadore edo mandatari (Leizarraga); Lokamuts torturatzaileak, non behin eta berriz azaltzen baitzitzaizkion lapur multzoak eta ebasle andana, denak ere bere perla beltza ostu nahian, eta zeinetan […] azken finean beti eramaten baitzioten perla gutiziatua begien aurretik (X. Mendiguren Elizegi); Bere ama bera, zeinen sabeletik sortu baitzen…

Erlatibozko perpausetan, perpaus buru gisa, mugagabean eta aditz laguntzaileak -n hartzen duela: Eta zeinek bere ontasuna gehiago maite duen, harengana doa Jesus (Frai Bartolome); […] eleberri bat, Rayuela, Julio Cortázarrek hogeita hamabi urte geroago argitaratua, zeinek bizitza bera laburtzen duen esaldi bat baitu bere baitan (Zurutuza).

Erlatibozko perpausetan, perpaus buru gisa, mugatua eta aditz laguntzaileak bait- hartzen duela: Nazioarteko ekonomia- espazioaren zatiketa hirukoitzak, zeina aipatu baita jada merkataritza-trukeen fluxuari dagokionez, guztiz egokia izaten jarraitzen du inbertsioetan eta ekoizpen-sareetan (Navarro); Badut batez ere akats bat, zeina baita uste izatea ezen Danceny eskolume, melenga hori, nitaz baizik ez arduratua, […] (Jon Muñoz); Zeinak profeta bat, profeta delakoz baitu hartzen, hainak saria izanen du (Duvoisin); Erakusten dute haren burdinazko ohea, zeina baita Errabathen, Amonen semeen hirian (Duvoisin); Maria bere esposarekin batean, zeina baitzen izorra (Haraneder); Halaxe bildu ahal izan dut, hitzez hitz, neure trabailuaren ondoko uzta, zeina baita eskuan daukazuna (Irigoien); Askatasuna, bai, baina askotasuna da hor berez axola duena, askotasunaren produkzioa, gizabanako eta gauzabanako askoren askotasun entretenigarria, zeinarekin baita txit alaikiro jostatzen Euskal Hiriko hiritarren ixpiritu anizkoia (Segurola).

Erlatibozko perpausetan, perpaus buru gisa, mugatua eta aditz laguntzaileak -n hartzen duela: Gaitz bat txit handia, zeinari deitzen dioten izurria (Iztueta); Determinazio orokorrak ere finkatu beharra dago, zeinek ematen duten banako bat eratzen deneko planoan sarraraztea (Xarriton); Hoteleko gela batean gertatzen den eszena arrunta, zeinean bera zetazko izaretan zegokeen eta ni botila hotz bat xanpain eta sakeletan kristalezko kopa bi nituela azalduko bainintzen (Saizarbitoria).

Erlatibozko perpausetan, perpaus buru gisa, zein ere bezala eta aditz laguntzaileak bait- hartzen duela: Ene begiak lurreko gizon fidelen alderat itzultzen ziren, haiek enekin jarrarazteko; zein-ere baitzebilen notagabeko bidean, hainak zerbitzatzen ninduen (Duvoisin); Ura deitzen da gauza baten fina, zeinengatik eta zeintako ere baita Gauza gura (Duvoisin); Delacour andereñoa, zein ere pertsona sendokote jator bat baitzen, irribarre zabala egiten hasi zen (Aldasoro); Ségouini ez zitzaion beharbada kopuru handia irudituko, baina Jimmyk —zein ere, behin edo behingo hutsegiteak gora-behera, barru-barruan sen sendoen oinordeko baitzen—, ondotxo zekien zenbat kostata bildua izan zen (Aldasoro).

13.10.4d Batzuetan harridura adierazten du (§ 14.10.5.7): zein ederra! Edo, besterik gabe, ze ederra! izan da aldaera aski erabilia.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper