Euskararen Gramatika

13.10.3. Nor izenordaina


13.10.3. Nor izenordaina

13.10.3a Mugagabeen artean lehenbizi galdetzaileak aipatu beharko ditugu. Horietan beti izenordain gisa nor agertzen da. Izenordain galdetzaile horrek pertsonez galdetzeko bakarrik balio du: Nor etorri da? (—Gu etorri gara; —Ni etorri naiz; —Andoni etorri da); Norekin joango zara? (—Lagunekin joango naiz). Nor galdetzaileaz baliatuz galdera bat egiten duenak, adibidez, perpaus horien antzekoak erabiliz, etorri dena edo joango dena pertsona izango dela presuposatzen du. Horregatik dira izenordainak.

Zubereraz nur da erabilera arrunta, eta nok da ergatiboa bizkaieraz. Badira tradizioan nogaitik, nuen (noren, Lazarragak erabilia), nogaz eta norei ere, egileen arabera.

Gauza jakina da al erabiltzen dela bai/ez erako galderetan (ikus § 10.3.2.2): Etorriko al zara? Eta erantzuna bai edo ez da, noski. Tradizioan baditugu adibideak, hala ere, nahiz gutxi izan, nor eta al biak batera ikusten diren: Zuetariko nork al daki non diren Poke-ko atzerritarrak? (Zaitegi).

13.10.3b Galderazko balio gabe ere erabiltzen ahal dugu nor zenbait esapidetan. Esapide erabilienak honakook dira:

Nor edo nor. Ikus aitzinago (§ 13.10.7.2).

Nor ere. Erlatibozko perpausetan erabiltzen da: Nork ere ikusi baitu hori, zitalez blaituriko mihiz Fortunaren aurka duke traizio-epaia emango (Juan Garzia); Nori ere dakizunez guztizko onginahia baitiot (Jon Muñoz); Nor ere ahalegintzen baita besteak Arrazoiaren arabera gidatzen (Xarriton).

Nor izan. Adibidez: Ni ez naiz nor hori egiteko; Nor naiz ni zurekin mentura nadin mintzatzera? (Maister). Horrelakoetan nor-en ordez inor erabil daiteke. Azken batean, nor izan = duin izan: Zu nor bazara… (Mendiburu). Hona hemen beste esapide bat ere nor-ez baliatzen dena: Jendea, nor zaldiz, nor oinez, etorri zen. Alegia, batzuk zaldiz eta beste batzuk oinez etorri ziren. Ez da beharrezkoa, hala ere, izan aditza: Ez dut nor maite (Txillardegi).

Nor… nor… Lurrean bertan lo egin zuten, nork sukaldean, nork korridoreetan (J. Zabaleta); Nork famari, nork diruari, nork errazkeriari, nork aurreko hiruak batuz sortutako burrundarari (Lertxundi).

Nor baino nor. Hona hemen adibide batzuk: Berrogei bat lagun bai, nor baino distirant eta harroputzago (Txillardegi); Epaileak bost ziren, nor baino nor portatu zitzaizkidanak (Joxerra Garzia).

Izen gisa ere: Hortxe dago gakoa! —esan eta, nor baino nor hartan bere nagusitasuna azaltzeko… (M. A. Mintegi).

Lehenbiziko eta bigarren pertsonaren erreferentzia gisa ere erabiltzen da: Nor zarete zuek?; Nor gara gu?

Harridurazko perpausetan: Beha, beha, nor dugun hor!; Nor aspertu dateke dantza hauei begira? (M. Atxaga).

Zuetarik edo horren antzeko hitzekin: Nork zuetarik reprenditzen nau ni bekatuz? (Leizarraga); Nor da gutarik hori egiten ez duenik?

Beste edo Besterik-ekin: Nork bestek hartuko du sarrera?; Nor besterik etorriko da?; Nor dago besterik etxe honetan?; Ez zegoen besterik nor izendatu eta abar.

Gehiago-rekin: Nor gehiago etorriko da?; Nork gehiago pentsatzen du hori?; Nori gehiago esan diozu? Kasu marka ere har dezake gehiago-k: Nor gehiagok pentsatzen du hori?; Nor gehiagori esan diozu?

Beste sintagma baten aurretik, eta juntagailua tartean dutela: Nori eta hari esan behar hori!; Nork, eta horrek egin zuen azkenean; Nork eta zure anaiak ikusi omen zuen

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper