Perpaus baten barruan bi izen sintagma erreferentziakideak direnean (hots, izaki bera aipatzen duten bi izen sintagma ditugunean) bigarren izen sintagmak izenordain bihurkarien forma hartzen du. Ez ditugu bi izen sintagmak errepikatzen, eta bigarrena agertu behar lukeen tokian neure (edo heure, bere…) burua ezartzen dugu: Itziarrek ez du ongi ezagutzen bere burua. Egitura hori bihurkaria dela esaten dugu.
Ber gauza gertatzen da beste egitura hauetan ere: Jonek eta Itziarrek elkar maite dute. Kasu honetan egitura elkarkari baten aurrean gaude.