Euskararen Gramatika

13.3.1. Ni


13.3.1. Ni

13.3.1a Ni da lehenbiziko pertsona singularraren izenordaina. Beti hiztunari dagokio: ni Azpeitian jaio nintzen; niri asko gustatzen zaizkit goxokiak; hori ez da nirekin etorriko. Geroago ikusiko ditugun forma indartuak alde batera utzita, izenordain honen genitiboak, eta genitiboan oinarria hartzen duten gainerako postposizioek forma bat baino gehiago erakusten dute.

13.3.1b Eredu estandarrean nire (eta niregana, nirekin, niretzat…) aldaera hautatu da, eta hori da zabaldu dena, bizkaierazko aldaera onarturik. Euskararen historian maizen dokumentatzen den aldaera, hala ere, nere- da, hori baita XIX. mende hasieratik gehien hedatu dena (zuberera, bizkaiera eta Pirinioetako mintzairak kenduta). Lehenagotik ageri da Iparraldean, eta autore nafarren artean. Idazle zaharrenek ene erabiltzen dute. Gaur egun batez ere esapide batzuetan (ene!), eta Iparraldean, erabiltzen da. Izenaren ondoan ageri denean (ama nerea!) zentzu amultsua hartzen du.

13.3.1c Neri forma berriagoa ere (nere-n oinarritua) baztertu da, eta niri onartu da estandarrean datiborako. Forma hori, niri, euskalki guztietan erabili izan da eta Etxepareren liburuan ageri da. Baina eni ere ongi dokumentatua da: XVIII. mende erditik aurrera behe-nafarreraz eta zubereraz ageri da. Eta gaur egungo literaturan ere adibide asko badira, batez ere, baina ez bakarrik, Iparraldeko idazleen artean.

Ikusi hemen Euskaltzaindiaren 5. araua: “Ene/nire, niri”, Bilbon, 1994ko urriaren 28an onartua.

Instrumentalean nitaz da forma erabiliena (eta niri buruz itzulia, jakina): erruki nitaz; ez luke uste onik nitaz!; arduratu nitaz!; ez kezkatu nitaz.

13.3.1d Batzuetan biderkaturik erabili izan da literaturan, indarra emateko: Absalon, nire nire seme maitea… (Mendiburu); Oi jesus nirea eta osoki nirea eta nire-nireagoa… (Duvoisin); Giza-familia osoaren interesak, nire-nireak bezala hartu behar ditut (Villasante) eta abar. Gaur egungo testuetan, zernahi gisaz, ez da holako adibiderik ageri.

13.3.1e Zenbaitetan izen gisa erabiltzen dugu, substantibaturik: Gure benetako nortasuna da eta gure egiazko “ni”a (Mirande); Eta maiz egingo dugu topo horrelakoekin, “ni” hori ez baita ez laburra ez meharra (Mitxelena). Gaurko literaturan ere badira adibide franko: Nire “ni”a ez ezkutatzeko eskubidea (Urkiza); Legearen hitzarekin baten egiten duen nia… (Zulaika); Nia puzteko aukera ematen duela… (Zaldua); Nire ni ausartak barre egiten zion nire ni beldurtiari (J. Zabaleta).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper