Izen arrunta ere erabil daiteke eskuineko izenak adierazten duen multzotik bakarra bereizteko; hau da, ondoko izen arruntaren deitura gisa. Testu teknikoetan ere aurki daitezke mota honetako aposizioak. Letrek eta sinboloek ere bete dezakete funtzio hori:
analfabeto hitza, “apartheid” politika, borroka hitza, “cuarta” gaitzizena, “ghetto” espiritua, katoliko izena, kultura hitza, “politika” hitza, “marxismo” hitza, sozialista izena; Feed-back mekanismoa, Geotematika hitza, deriba-teoria, solido zurrun kontzeptua; A puntua, B eta C behatokiak, X izpia, D bitamina, f zenbakia, A multzoa, K aldagaia…