Euskararen Gramatika

7.2.8.2. Izen propioa + izen arrunt bizigabea


7.2.8.2. Izen propioa + izen arrunt bizigabea

Leku izenak (mendi, ibai, itsaso… izenak), kale izenak, eraikuntza izenak, ikastegi eta merkatari etxeenak, komunikabide izenak, kultura ekoizpenak, elkarte eta erakunde izenak, jaiegunen izenak, arlo tekniko-esperimentaleko izenak eratzen ditugu izen propioa eta izen arrunt bizigabea aposizioan jarriaz:

Altzarrate baserria, Anitz loradenda, Aralar mendia, Arriaga antzokia, Auspoa liburutegia, Axular liburudenda, Auñamendi argitaldaria, Baleare irlak, Bidasoa ibaia, Celsius eskala, Dato kalea, Eiffel dorrea, Garibai kalea, Garoa eleberria, Genio y Lengua saiakera, Gerediaga elkartea, Golgi aparatua, Insalus ura, Iraurgi ikastetxea, Joule efektua, Jumay sumendia, Kanin penintsula, Kelvin tenperatura, Magallaes itsasartea, Maria Cristina hotela, Mari Galant karabela, Muga ardoa, Nobel saria, Repsol konpainia, San Inazio eguna, San Juan jaiak, San Martin auzoa, Titanic bidaiaontzia, Unesco erakundea, Uriarte jauregia, Urruzuno lehiaketa, Usandizaga institutua, Zumalakarregi parkea

Perpaus oso bat ere bihur daiteke deitura, Que sais-je argitaletxea, The cultural background of personality liburua eta abar. Horrelako egiturek artikulua eskatzen dute beti, eta hurrenkera ere izen propioa + izen arrunta izaten da; beraz, San Migel gozotegia, Aloña jatetxea, eta ez *Aloña jatetxe, *gozotegi San Migel. Bestalde, zenbaitetan izen propioak -ko edo -en atzizkia ere har dezake: Garaziko herria, Antso Jakitunaren hiribidea. Batez ere izen propioa pertsona deitura denean (askotan ikertzailearen izena) gertatzen dira horrelako zalantzak: Magallanes-en estua, Gibbs-en printzipioa, Ampere-ren legea, Coulomb-en legea, Helmoltz-en energia, Joule-ren esperimentua / Joule efektua, Beaufort eskala, Celsius eskala, Geiger kontagailua, Helmoltz energia, Winkler metodoa, Golgi aparatua, Leydig zelula… Inguruko hizkuntzetan ere erraz aurkituko ditugu horrelako bitasunak.

Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoko ‘izen propioa (+ -en) + izen arrunta’ egiturako terminoak aztertu ondoren, hauxe izan zen ondorioa: “Agerikoa dirudien lehen ondorioa da teknologia-arlo gehienetan (Teknol., Metal., Elektron.) aposizioa erabide erabiliagoa dela zientzietan baino. Oso litekeena da horrek zerikusia izatea terminoaren bigarren osagaiaren izaerarekin”74. Euskarazko, ingelesezko, frantsesezko eta gaztelaniazko mota honetako terminoak aztertu ondoren, berriz, ondorio hauek aipatzen ditu txostenak:

“Aztertu ditugun lau hizkuntzetan GEN egituraren bidez eratu diren terminoek hitz jakin batzuk dituzte bigarren osagaitzat, eta dagokion pertsona-izenak emandako edo haren izenean bataiatutako “esakune” motakoak dira. Argi eta garbi, lege, printzipio eta teorema dira multzo horretakoak (mota bereko batzuk: postulatu, aieru, hipotesi, paradoxa…)75. Aztertu dugun laginean ageri diren beste batzuk, ustez mota honetakoak, baina ingelesez aposizio bidez (edo aposizioz ere) eratu ohi direnak: ekuazio, konstante. Euskarazko erabilera-datuak argiak dira: GEN egitura da nagusia.

Naturako fenomenoak adierazten dituzten hitz batzuek aposizioz eratzen dituzte terminoak (kasu ugariena: efektu), baina, beste batzuetan, bi egiturak aurkitu ditugu hiztegian edo testuetan: indar, difrakzio, ziklo, energia, hedapen

Neurketa-sistemekin erlazionatutako 2. osagaiak aposizioz eratu ohi dituzte terminoak: eskala, gradu, gogortasun

Teknologia: tresneria esperimentala, prozesuak, metodoak… Ez dago erabateko uniformetasuna, baina erregulartasun batzuk atzeman ditugu, eta hautagai garbiak dira aposizioa aukera lehenetsia izateko.

Biziaren eta osasunaren zientziak: sakonago aztertu behar da, batez ere saio xume honetan ez dugulako aukerarik izan corpusetako erabilera aztertzeko. Hiztegiko sarreretan, -en atzizkiaren erabilera aski zabaldua dago, baina datu hori ez da nahikoa, eta aurrerago proposamen landuagoa egin behar genuke. Oraingoz, beraz, ezin da arlo horietarako proposamen landurik egin.

Txosten honetan, fisika-arloko terminoetarako proposamena egingo dugu, seguru aski beste zientzia batzuetarako ere baliagarria izan daitekeena (Matematika, Kimika, Astronomia, Geologia…)”.

Argi dago, beraz, aztertzen jarraitu beharreko alorra dela aposizio egiturako terminoena.

74 Antton Gurrutxagaren txostena, “Izen berezia + (-en) izen(a) egiturako terminoak”, Euskaltzaindiaren 2013/05/25eko osoko bilkuran onartua.

75 Euklidesen postulatuak, Goldbachen aierua, Riemannen hipotesia, Russellen paradoxa…

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper